Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloia taldeak egindako lehenengo zatia bikainak BM Porriñoren aurkako garaipena bermatu dio (31-11), Leonen izandako berdinketa gazi-gozoa ahaztuz. Donostiarren 5-1 defentsak, Eider Rubio aurrean jarrita, galiziarren jokua oztopatu du, baloi asko galdu zituzten eta jaurtiketa okerrak eraginez, etxekoen kontraerasoen mesederako. BM Porriñok soilik aurreneko 10 minutuak eutsi du Bera Bera (5-3). Hortik aurrera, urdinen uholdea geldiezina izan da, batez ere bere defentsa eta erasoan eskuin aldean, Anna Punko eta Libe Altuna oso fin ibili direlako. Bera Bera Eskubaloiak tartea zabala ireki du azkeneko bost minutuetan, 7-0 partziala lortuz. Horrela, 17-5 atsedenaldia iritsi da. Bigarren zatiaren hasieran akatsak alde batean eta bestean, halere, Bera Bera defentsan saiatu da berriro ere eta Mena, Cuña eta Eli Pinedok erasoan eraginkorrak izan dira. Bera Bera Eskubaloi taldeko entrenatzaile Reyes Carrerek atsedenaldi dexente eman dio Dara Carvalho brasildarrari eta, era berean, Antonella Menak minutu ugari jokatu ditu. Ondorioz, partida bikaina konfidantza berreskuratzeko eta azaroari ondo heltzeko, oso norgehiagoka interesgarriak baitatoz. Bera Bera 31 (17+14) Zoqbi eta Yamiley, Altuna (4), Punko (4), Rubio (2), Carvalho (2), Bea Fernández (3), Ziarsolo (1), Pinedo (7), Cuña (4), Mena (3), Berta (1) eta Campa Porriño 11 (5+6) Masha Makarenko eta Iris, Ana (1), Aloa, Isa (1), Bibi (1), Sandra, Maialen Mugica (2), Paula (4), Carolina (1), Cecilia, López (1) eta Carla. Kanporaketak: Dara, Eli Pinedo, Antonella Mena eta Eider Rubio Bera Beratk eta Bibi BM Porriñotik. Epaileak: Joseba Jokin Ordoki (Nafarroa) eta Miguel Gardón (Madrid) Partzialak: 2-2, 4-3, 7-4, 9-4, 12-5, 17-5 (atsedenaldia) 20-6, 20-7, 21-8, 23-8, 27-9 eta 31-11

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores