Gaur arratsaldean Bera Berak 2011-2012 denboraldirako aurredenboraldiari hasiera eman dio. Iazko taldetik bajaren bat egon da, eta aurpegi berriak ere ikusi ditugu. Reyes Karrerek 14 jokalarirekin hasi ditu entrenamenduak; horiei harrobiko bi gazte gehitu behar zaizkie, lehen taldearekin aurredenboraldia egingo dutenak.
Iaz aldaketa ugari egon eta gero, aurten gipuzkoarrek iazko blokea mantendu dute, hiru fitxaketa berri gehituta. Eli Pinedo batetik, eta Yamiley Rodriguez eta Darly Zoqby atezainak dira oraingoz taldera iritsi direnak. Hala ere, oraindik etorrera gehiago egon daitezke, baina iristen badira, taldeak jada duen mailari hobekuntza bat emango duten jokalariak izango dira. Ez da fitxatzeagatik fitxatuko.
Europako arerioa ezagututa, eta ligaren hasiera bueltan izanik (irailaren 9an Kukullagaren kontra), lanean jartzea tokatzen da orain. Hala ere, jokalariak forma onean iritsi dira entrenamenduetara, udaran zaindu egin direla erakutsiz.
Plantilla:
2.Dara Carvalho (Pivote)
3.Eider Rubio (Central)
4.Veronica Cuña (Central)
5.Nagore Areizaga (Central)
8.Alba Menendez (Lateral Izq)
9.Anna Punko (Lateral Dch)
12.Darly Zoqby (Portera)
14.Libe Altuna, (Extremo Dch)
16.Yamley Rodriguez (Portera)
17.Eli Pinedo (Extremo Izq)
19.Matxalen Ziarsolo (Extremo Izq)
28.Melinda Berta (Extremo Dch)
30.Anita Campa (Lateral Izq)
75.Bea Fernandez (Lateral Izq)
Olatz Ramón (Juvenil)
Irantzu Yerobi (Senior)
Tokia: Bidebietako Kiroldegia
Data: 2011-08-01
Ordua: 18:00
Bertan: Amaia Ramirez eta Elisabet Barrera (Klubaren arduradunak)
Komunikabide guztiei deialdia egiten zaie, hurrengo astelehenean 18:00etan Bidebietako Kiroldegian egingo den prentsaurrekora etor daitezen. Bertan Bera Bera Eskubaloi Taldeak 2011/2012 denboraldirako edukiko dituen berrikuntza guztien gainean hitz egingo da.
Aurredenboraldia hastear dagoenean, eta EHF Kopako lehen arerioa ezagututa, DHW Antwerpen belgikarra, Klubaren arduradunek hurrengo denboraldirako egitasmoak, helburuak, fitxaketak, bajak... ezagutzera emango dituzte.
Bertan ikusiko garelakoan, jaso agur bero bat
Bera Bera Eskubaloi Taldearen prentsa departamentua
Bera Bera Eskubaloi Elkartetik gure doluminik sakonena eskaini nahi diogu Lidia Gonzalez Emperanzari, senior taldeko jokalaria, atzo bere ama galdu izanagatik.
Hau bezalako momentuetan maite zaituztenen berotasuna soilik geratzen da, horregatik Klubetik munduko babes guztia eta besarkada handi bat bidaltzen diogu.
Pasa den larunbatean Bera Berako kadeteek eta bere arduradunek egun bikaina pasa zuten Pasaian, taldeko jokalarien gurasoek izan zuten ideiari esker. Denboraldiari agur esateko modu ezinhobea izan zen.
Gurasoek Pasaiako badian zehar ibilaldia antolatu zuten, baina modu berezi batean: batelean. Trintxerpetik irten eta itsasoratzeraino, “arraunlari berriek” primeran pasa zuten, barre asko eginda.
Arraunei gogor eman eta gero, talde guztia soziedade batera gonbidatua izan zen bertan bazkaltzeko. Bertan taldeko arduradunek, Veronica Valverdek, Cris Moranek eta Karmele Etxarrik, sorpresa ederra jaso zuten; lore sorta ederrak eta sinatutako postalak. Emozionaturik eta txundituta geratu ziren.
Bera Bera Eskubaloi Elkartetik, eta batez ere kadeteen arduradunen partetik, guraso guztiei denboraldi osoan zehar emandako laguntza eskertu nahi zaie, eta baita ere pasa den larunbatean izandako detailea. Eskerrik asko!
Pasa den larunbatean eskubaloiaren festa ospatu genuen Bidebietan, non 7 eta 12 urte bitarteko neska mutilak izan ziren protagonista. Arratsaldea zoragarria izan zen, partaidetza altuarekin. Minihandballeko partiduak, merienda, opariak... denetarik izan genuen.
Ehun bat neska-mutil hurbildu ziren gure kiroldegira eskubaloiaren festan parte hartzeko, euren gurasoek eramanda asko. Protagonistak jokatzeko gogo bizia ekarri zuten, horregatik hiru orduz minihandballeko partiduak antolatu ziren, etorritako denek disfrutatzeko aukera izateko.
Bitartean, sari pila zozketatzen egon ginen: eskubaloiaren sekzioak emandako kirol materialak, Kevian Sportek egindako donazioak, Imanol Reformasek emandako bizikleta... eta pelutxeak, koloretako arkatzak eta rotuladoreak... bezalako detailetxoak ere bai.
Gainera, etxera joan baino lehen, denek merienda gozo batez gozatzeko aukera izan zuten, Super Amara eta San Luiseko entrenatzaileen kolaborazioari esker. Hauek euren laguntzatxoa eman nahi izan zuten baita ere, festari kolorea emateko.
Honenbestez, arratsaldeari amaiera ezin hobea eman zitzaion. Denek izugarri disfrutatu zuten, eta hurrengo urtean errepikatu egingo dugu. Bera Beratik antolakuntzan lagundu ziguten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu: gurasoak, harrobiko gure jokalariak, eta beti gauza hauetan laguntza ematen duten horiei. Denen artean SEKULAKO eskubaloia festa ospatzea lortu zuten. Eskerrik asko denei!