Bera Bera

Select your language

Asteburu honetan harrobiko infantil mailako bi taldeak egingo dute debuta, ondorioz, Bera Berari lotuta dauden sei taldeek hasi dituzte denboraldi honetako lehiaketan. Gainera infantil mailako taldeak izango dira asteburua irekiko dutenak. Bera Bera Egia Bat taldeak Errenterian jokatuko du Ereintza Aguaplasten aurka larunbatean goizeko 11,15etan, Bera Bera Egia Bi taldeak, berriz, Urnietan egingo du debuta Urnieta Guria Kafetegia taldearen aurka goizeko 12etan. Arratsaldean, Euskal Ligan aritzen diren kadete eta jubenil mailako taldeen txanda izango da. Bera Bera Egia kadete taldeak Ermuan jokatuko du Errotabarriren aurka 18etan eta jubenil taldeak 19,30etan, ohorezko mailako taldea Elxen jokatuko duen ordu berean. Igandean, goizeko 10etan, Bera Bera Egia kadete taldeak Bidebietan Eibar Eskubaloia hartuko du Gipuzkoako Txapelketaren baitan. Eta asteburua igande eguardian itxiko da Egia kiroldegian. Bertan, 12,15etan Senior mailako Egia Bera Bera taldeak Atez Ate Usurbil izango du aurrez aurre.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores