Imanol Reforma enpresak mendi bizikleta bat eskaini dio Bera Berari hurrengo larunbat arratsaldean Bidebietan ospatuko den Eskubaloiaren Festarako. Txirrinda, beste sari batzuekin batera, arratsaldean zehar zozketatuko da festara hurbiltzen diren umeen artean.
Klubetik Imanol Reformasi bere eskuzabaltasuna eskertu nahi diogu.
Larunbatean 17:00etan duzun hitzordura ezin duzu hutsik egin!
Hurrengo larunbat arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Bidebietan eskubaloiaren festa antolatuko da hirugarren urtez jarraian, non protagonistak 7 eta 12 urte arteko umeak izango diren. Aurreko urteetan bezala, primeran pasatzearena ziurtatua dago, eta horregatik partaidetza ahalik eta handiena izatea nahi dugu.
Eskubaloi talde bat baldin baduzu, eta Donostiara minihandball partiduak jokatzera etorri nahi baduzu, ez dudarik eduki. Gainera merienda eder bat egongo da denontzat eta baita zozketatuko diren hainbat sari. Ez denborarik galdu eta jar zaitez harremanetan Bera Berako harrobiaren arduraduna den Veronica Valverderekin telefono bidez (669 796 500) edo posta elektroniko bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Hitzorduak pena pena merezi du, eta seguru neska-mutilek primeran pasako dutela eskubaloira jokatzen festa berezi honetan. Animatu eta etor zaitez Bidebietara larunbat honetan!
Maitane Etxeberria gure promesa gaztea Espainiako Selekzioaren deialdian sartu da berriro ere, hurrengo uztailean Burgosen egingo den kontzentrazioan parte hartzeko.
Kontzentrazioa hurrengo uztailaren 9an hasiko da, eta hilabete berdineko 13ra arte iraungo du. Jokalariak hiriburuan bertan kontzentratuko dira, Camino de Santiago erresidentzia unibertsitarioan. Entrenamenduak San Amaro Udal Kiroldegian egingo dira.
Bera Bera Eskubaloi Taldetik Maitane zoriondu nahi dugu egiten ari den denboraldi bikainagatik, deialdi honekin saritua izan dena. Zorionak!
Asteburu honetan Euskadiko Txapelketa jokatuko da Bizkaian jubenil eta kadete mailan, non Bera Berako hainbat jokalarik hartuko duten parte. Gipuzkoari ordezkatzen, denboraldi on honi behar bezalako amaiera ematen saiatuko dira.
Kadeteen aldetik, partaidetza hirukoitza izango dugu: Maitane Etxeberria, Anne Valle eta Lide Lucas. Jubeniletan ere hiru ordezkari izango ditugu: Nora Azurmendi, Olatz Ramon eta Uxue Ezkurdia. Deialdian zegoen baita ere Maria Acuña, baina ezin izango da bertan egon pasa den asteazkenean eskubiko belaunaren ligamentuetatik operatua izan zelako. Ahalik eta ondoen osatzea opa diogu.
Besteei, zorte asko eta esperientzia eder honekin gozatzera.
Pasan den larunbatean Zumaian, Bera Beraren kadete taldeak Gipuzkoako Kopako hiruko finala jokatu zuen. Gure neskek denboraldi osoan zehar erakutsitako maila onean aritu ziren berriro ere, nahiz eta txapeldunorde izatearekin konformatu behar izan.
Lehen azterketa ondo gainditu zuten, Elgoibar garaituz. Baina partidu erabakiorrean, ezinezkoa izan zen Zarautz indartsuari irabaztea, nahiz eta Bera Berak partidu txukuna egin eta saria jasotzeko merituak batu. Zarautz izan zen honenbestez Kopako txapeldun, baina bigarren geratzeak ere nahiko poziko utzi zituen Bera Berakoak. Zorionak!