Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak pista madarikatun jokatuko du bihar (19,30etan), Elxeko Carrus udal kiroldegian hain zuzen non Elche Mustang izango du zain, eskubaloi ligako ohorezko mailan asmo nagusienak dituen taldea, alegia. Izan ere, 2007-08 denboraldian eman zen azken garaipena, Bera Berak 17-28 irabazi baitzuen orduan igo berri zen Elche Mustang taldeari, besteak beste, Matxalen Ziarsoloren sei golei esker. Handik aurrera, porrotak baino ez dira eman. 2008-09, 09-10 eta 11-12 denboraldietan gol batez galdu zuten donostiarrek -25-24, 28-27 eta 30-29-. Iaz aldea zabaldu zen 27-24, lehenengo zatia oso txarra izan zelarik (15-8). Bederatzi kanporaketa jasan izan zuen Bera Berak –denboraldiko altuena- partida berdintzea lortu zuen bigarren zatian baina ez zuen punturik urratu. Esther Arrojeria Gainera, Bera Berak baja garrantzitsua izango du, Vero Cuñarena hain zuzen, ezker belaunean izandako lesioa dela kausa. Esther Arrojeria gazteak galiziarraren lekua hartuko du. Hiru hilabeteetan, Estherrek egoera ezberdinak bizi izan ditu. Usurbilen jokatu zuen iaz –Gipuzkoako jokalaririk onena izendatu zuten-, abuztuan Bera Berarekin aurredenboraldia burutu du, arratsaldeetan Bidebietan entrenatzen da eta Egia Bera Bera senior mailako taldean aritzen da. Orain, berriz, lehenengo taldearekin egingo du bidaia. Estherrek minutu batzu jokatzeko aukera izan zuen Bidebietan abuztuan Zuazo Barakaldo taldearen aurkako lagunartekoan. Elxen, kalitatea Bestetik, Elche Mustang taldeak Lara González golegilea galdu arren, fitxaketa onak egin ditu, alde batetik, Prades entrenatzailea eta bestetik, Llanos Trigueros atezaina eta Marija Popovic pibotea. Gola egiteko garaian, Ana Isabel Martínez lateralak ardura gehiago hartu du aurten –partidako sei gol daramazki, Porriñon 11 egin zituen- eta, era berean, Popovicek partidako bost gol egin ditu, defentsan zutabe nagusia delarik. Lateralak bizkarrean mina hartu zuen Porriñon eta larunbateko partida gal dezake. Era berean, Mª Carmen Rodríguez laterala zaindu beharko dute 22 gol sartu baititu bost partidatan. Elche Mustang hirugarrena da sailkapenean, Bera Bera puntu bakar batera du eta Kanarietan bakarrik galdu du BM Rocasa liderraren aurka. Alberto Ballano Dueñas (Cataluña) eta Juan José Belloso (Nafarroa) izango dira biharko epaileak. Argazkia: Claudia Roperok aterata (Elche-Mustang taldeko facebookean).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores