Bera Bera

Select your language

Azkeneko bost urtetan, lau aldiz. Bera Berak berriro ere gol batez galdu egin du Elxeko Carrus udal kiroldegian. Ligan jasaten duen porrota mingarria da taldeak, batez ere, bigarren zatian egin duen lanagatik. Elchek atsedenaldian zeraman lau goleko aldea buelta emateko zorian egon delako. Partida hasieran berdinketa nagusi, akaso markagailuan Bera Berak gustoko baino gol gehiago zituen (10. min. 5-5). Hortik aurrera, defentsak nagusitu dira. Donostiarrek bolada txarra pasatu dute erasoan eta alacantearrek aprobetxatu dute 3-0 partziala ezarriz. Reyes Carrerek aurreneko hutsartea eskatu du Elche taldeko defentsa irekiak mina egiten zuelako. Bera Bera hurbildu da (18 min, 9-7) baina Elcheko entrenatzaile José Ignacio Prades segituan gelditu ditu donostiarrak hutsartea eskatuz eta taldeari arnasa emanez (25. min, 11-7). Bera Berak sufritu du erasoan eta Reyes Carrereren bigarren hutsarteak ez du balio izan aldea murrizteko. Horrela, atsedenaldian lau goleko abantaila izan du Elchek (13-9). Bigarren zatian Bera Bera sendo atera zen eta gol bakar batera jarri zen 39. minutuan (15-14) Rubio, Pinedok eta Elorzak sartutako golak 1-5 partziala ezarri dute. Bera Berak berdin jarraitu zuen eta berdinketa lortu zuen (17-17) hamar minutu falta zirela. Azkeneko jokaldian berdinketa markagailuan, Elchek penaltia lortu du, Ana Isabel Martinezek gauzatu duelarik. Azken jaurtiketan Patri Elorzak ezin izan du alacanterren hesia gainditu. Horrela, Bera Bera laugarrena da sailkapenean. Castelldefelsen asko sufritu arren Rocasak seigarren partida irabazi du eta Alcobendasek Castro aise gainditu du. Ficha Elche Mustang 22 (13+9): Trigueros, Gómez (2), Vila (1), Ana I. Martínez (5), Popovic (4), Rodríguez (5), Esther Martínez (3), África Sempere (1), Flores, Ruiz, Guilabert (o. a.), Sara Sempere, Segarra eta Fuentes. Bera Bera 21 (9+12): Zoqbi, Altuna, Rubio (3), Elorza (6), Núñez (3), Dunay (1), Pinedo (3) – titularra- Ziarsolo (2), Menéndez (1), Castro (1), Ederra (1), Arizaga, Yamiley (o.a) eta Arrojeria. Epaileak: Alberto Ballano Dueñas (Cataluña) eta Juan José Belloso (Nafarroa) Kanporaketak: Gómez eta Ana Isabel Martínez (2) Elcheik eta Elorza (2), Núñez (2) eta Altuna Bera Beratik. Partzialak: 2-1,5-5, 8-5,10-7, 11-7,13-9 -atsedenaldian-14-11, 15-14, 17-17, 17-17,18-18 eta 22-21

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores