Bera Bera Eskubaloiko kapitaina Matxalen Ziarsolo, taldea ordezkatuz, “Kirol arloan emakume eta gizonen egoera Donostian diagnostikoa” osatzeko helburu duen jardunaldi batean partehartu zuen.
Emakume eta Gizonen Berdintasunerako II Planaren baitan dago diagnostikoa, izan ere, Donostiako udalak hiriko kirol praktika eta egoeraren mapa egitea erabaki du emakume eta gizonen egoera ezagutzeko.
Horrela, lehengo astean Donostiako Emakumeen Etxean burutu zen lan saioan, Matxalen Ziarsolok kirol-lehiaketaren inguruko iritzia eta bizipenen ekarpenak egin zituen.
Bera Bera Eskubaloiko jokalariek buruan dute azaroaren 15erarte jokatu behar duten norgehiagoka segida, Brasilgo Mundiala dela eta liga geldituko den arte.
Ligako hori partida izango dira eta EHF Europako kopako kanporaketa. Horrela, larunbatean Elxen (7,30etan) Elche-Mustang aurrean izango du Bera Bera Eskubaloiak. Hortaz gain, zortzigarren jardunaldia aurreratuko denez donostiarrek Castro Urdiales taldea jasoko dute azaroaren 9an, asteazkena (7etan).
Europa
Azaroaren 12 eta 13ko asteburuan aurtengo EHF kopan debuta egingo du Bera Berak Belgikako DNW Antwerpen taldearen aurka. Partidak Donostian jokatuko dira, larunbatean (5,30etan) Gasca kiroldegian eta igandean (1etan) Egia kiroldegian.
Europako kanporaketa ostean, Bera Bera Eskubaloiak norgehiagoka garrantzitsu bati aurre egin beharko dio azaroaren 15ean , asteartean, Saguntoren aurka Valentzian.
Aste honetako plangintzaren arabera, gaur arratsaldean entrenatuko dira, bihar goizean eta Bera Berak ostiralean, goizeko 9etan, autobusez egingo du bidaia Elxeraino. Hemen larunbatean goizean entrenamendua egingo dute eta arratsaldean, partida.
Eskolarekin, argazkia
Argazkian, ohorezko mailako jokalari guztiak eta Reyes Carrere entrenatzailea Bera Berako eskubaloi eskolarekin agertzen dira. Astelehenero topo egiten dute eta, zubia izan arren, Bidebieta kiroldegian elkartu ziren herenegun. Egun horretan eskolara etortzeagatik saria jaso zuten, goi mailako taldearekin argazkia, alegia.
Pasa den igandean zazpigarren garaipena eskuratu zuen Bera Bera Egia kadete 2 taldeah, oraingo honeta, Bidebietan Casa Astigarraga Elgoibaren aurka (32-12), sailkapenean lidergoan direlarik. Asteburu honetan Ordiziara abiatuko dira (larunbata, 12,30etan), Bera Bera Egia kadete 1 (16-27) menperatu zuen taldearen aurka jokatuko du, alegia. Bera Bera Egia kadete 1 taldeak Gasteizen jokatuko du arratsaldeko 4etan Consulting social Alaves taldearen aurka. Bestetik, jubenilek atsedena hartu zuten eta infantilen arteko derbia, ‘A’ taldeak irabazi zuen (20-11).
Bera Bera Eskubaloia taldeak egindako lehenengo zatia bikainak BM Porriñoren aurkako garaipena bermatu dio (31-11), Leonen izandako berdinketa gazi-gozoa ahaztuz. Donostiarren 5-1 defentsak, Eider Rubio aurrean jarrita, galiziarren jokua oztopatu du, baloi asko galdu zituzten eta jaurtiketa okerrak eraginez, etxekoen kontraerasoen mesederako.
BM Porriñok soilik aurreneko 10 minutuak eutsi du Bera Bera (5-3). Hortik aurrera, urdinen uholdea geldiezina izan da, batez ere bere defentsa eta erasoan eskuin aldean, Anna Punko eta Libe Altuna oso fin ibili direlako.
Bera Bera Eskubaloiak tartea zabala ireki du azkeneko bost minutuetan, 7-0 partziala lortuz. Horrela, 17-5 atsedenaldia iritsi da.
Bigarren zatiaren hasieran akatsak alde batean eta bestean, halere, Bera Bera defentsan saiatu da berriro ere eta Mena, Cuña eta Eli Pinedok erasoan eraginkorrak izan dira.
Bera Bera Eskubaloi taldeko entrenatzaile Reyes Carrerek atsedenaldi dexente eman dio Dara Carvalho brasildarrari eta, era berean, Antonella Menak minutu ugari jokatu ditu.
Ondorioz, partida bikaina konfidantza berreskuratzeko eta azaroari ondo heltzeko, oso norgehiagoka interesgarriak baitatoz.
Bera Bera 31 (17+14)
Zoqbi eta Yamiley, Altuna (4), Punko (4), Rubio (2), Carvalho (2), Bea Fernández (3), Ziarsolo (1), Pinedo (7), Cuña (4), Mena (3), Berta (1) eta Campa
Porriño 11 (5+6)
Masha Makarenko eta Iris, Ana (1), Aloa, Isa (1), Bibi (1), Sandra, Maialen Mugica (2), Paula (4), Carolina (1), Cecilia, López (1) eta Carla.
Kanporaketak: Dara, Eli Pinedo, Antonella Mena eta Eider Rubio Bera Beratk eta Bibi BM Porriñotik.
Epaileak: Joseba Jokin Ordoki (Nafarroa) eta Miguel Gardón (Madrid)
Partzialak: 2-2, 4-3, 7-4, 9-4, 12-5, 17-5 (atsedenaldia) 20-6, 20-7, 21-8, 23-8, 27-9 eta 31-11
Oso partida berezia izango da biharkoa Veronica Cuñarentzat. Herriko taldearen aurka jokatuko baitu porriñotarrak “eta ilusio handia egiten dit Bidebietan Ohorezko mailako norgehiagoka bizitzea”.
Veronicak BM Porriño mailaz igotzeko egin zituen ahaleginak gogoan ditu. “23-24 urte nituen orduan eta gogor saiatu arren azkenean klubak mutilen aldeko apustua egin zuen” azaldu du Verok. Bere ustez BM Porriñok “aurten mailari eusteko aukera ugari ditu, gainera disfrutatzen ari direla badakit eta asko pozten naiz etxeko partida festa modukoak izatea”.
Bere ohi taldeari buruz Bera Bera Eskubaloi taldeko zentralak azaltzen du “iaz igoera lortu zuten jokalariak saritu ditu, Galizako jokalarien aldeko apustua egin du, gazteak erakarri eta atean nahiz Isa Bastero bezalako fitxaketek taldeari oreka ematen diote”.
Bere bigarren denboraldian Donostian, Veronica Cuña dio “Bera Bera Eskubaloian oso pozik nago”. “Etxetik kanpo sei urte daramatzat, Castron eta Leonen jokatu ostean, espero dut hemen urteak egitea” azpimarratzen du.
Eider Rubiorekin taldea zuzentzeko ardura izan arren, Vero minutu ugari jokatzen ari da. “Bai, gustora, Eiderrek eta biok banatzen ditugu minutuak, berak hegalean ere joka dezake; defentsan bat posizioan ere askotan jokatu dut” adierazi du galizarrak.
Horrez gain, “bereziki oso ilusionaturik” dago Vero Europako txapelketa jokatzeko. Azaroaren 12an eta 13an Donostian izango da hori Belgikako Antwerpen taldearen aurka. Halere, erronka horri aurre egin baino lehen Bera Bera Eskubaloiak Porriñoren aurka jokatu, Elxera bidaiatu eta Castro jasoko du.