Bera Bera Eskubaloiak denboraldiaurreari amaiera jarriko dio asteburu honetan Euskadi Kopan, aurten Ohorozke mailara igotzea lortu duen Kukullaga taldearen egoitzan jokatuko dena.
Donostiarrek aurreneko finalerdia jokatuko dute Aiala Zarautz taldearen aurka arratsaldeko 6etan eta ondoren Kukullagak Zuazu Barakaldo taldea izango du aurrean 8etan. Partida guztiak Etxabarriko udal kiroldegian jokatuko dira.
Euskadi Kopako finala igandean eguardiko 12etan ospatuko da eta hirugarren eta laugarren postua zehazteko partida 10,30etan izango da.
Reyes Carrerek zuzentzen dituen jokalariek abuztuaren 1ean hasi zuten denboraldiaurrea eta hainbat entrenamendu saio sufrituz gain, bost lagunartekoak jokatu dituzte, hiru garainpen eta bi porrotekin: Gijonen (22-33), Castro Urdialesen aurka (27-29 Kantabrian eta 28-17 Bidebietan) eta porrota bakarrak Asfi Itxakoren aurka izan dira, ligako txapeldunak eta Europako azpitxapeldunen aurka, hain zuzen (21-24 Egian eta 27-29 Zumaian).
Datorren irailaren 10ean Bidebietan Bizkaiako Kukullaga taldearen aurka hasiko den 2011-2012 denboraldirako abonamenduak prest dira.
Helduek 65 euro ordaindu beharko dute eta jubilatuek (65 urte baino gehiago) eta haurrek (10-16), 35 euro.
Era berean, 12 euroko salneurria izango dute peñako kideek eta Bera Bera Eskubaloiko jokalarien senitartekoek erdi prezioan izango dute abonamendua, hau da, helduek 32,50 euro eta jubilatuek eta haurrek, 17,50 euro.
Txartela honen bitartez Ohorozko mailako eta Europako EHFko partida guztiak ikusgai izango dituzte.
Abonamendua eskatzeko Bera Bera Eskubaloi taldeko bulegotik pasa zaitezke, Bidebieta kiroldegian, goizeko 9etatik 1ak bitartean.
Bera Bera Eskubaloiak indar guztiarekin aritzea derrigortu dio Asfi Itxakori gaur arratsaldean Lubaki kiroldegian jokatutako Zumaiako txapelketa eskuratu ahal izateko (27-29).
Bosgarren lagunartekoa positiboa izan da donostiarrentzat, une oro egon baitira partidako lehian eta Asfi Itxako ez dute inoiz lasai utzi. Alderantziz, Bera Berak lortutako bigarren zatiko 19-18ko emaitzak derrigortu dio Itxakori bertsiorik onena ematera. Partida bukaeran Europako azpitxapeldunen eraginkortasunak erabaki du.
Erasoan Bera Berakoak ondo aritu dira, jokalari guztiek gola sartzeko gai izan direlarik. Punko ondo egin du lana eraso posizionalean eta atzean, donostiarrek Eli Pinedok (5 gol) amaitu dituen kontraerasoak eragin dituzten defentsa bikainak txandakatu dituzte Itxakok amaieran ondo aprobetxatu dituen hutsunekin.
Reyes Carrere entrenatzaileak norgehiagoka erabili du minutuak banatzeko Liga hasteko 10 egun gelditzen direnean. Asteburu honetan Bera Bera Eskubaloiak Euskadiko Kopari ekingo dio Bizkaian.
Bera Bera (12 eta 15): Rodríguez eta Zoqbi, Ziarsolo (1), Cuña (3), Campa (2), Carvalho (3), Punko (5), Berta (1), Eli Pinedo (5), Rubio (2), Bea Fernández (2), Mena (1) eta Altuna (2).
Partzialak: 2-2, 5-6, 7-8, 8-12, 10-14, 12-15; 19-18, 21-21, 23-23, 24-26 y 27-29.
Bera Bera Eskubaloia eta Asfi Itxako izango dira bihar aurrez aurre berriro ere denboraldiaurrean, oraingo honetan, Zumaiako XXVIII. Txapelketa jokoan izango dute kostaldeko udalerriko kiroldegian.
Arratsaldeko 7etan ospatuko den biharko lagunartekoa bostgarrena da Bera Berako Eskubaloi taldeko sekzioak prestakuntza garai honetan jokatzen duena.
Denboraldiaurrea baikorra izaten ari da orain arte, izan ere, entrenatzaileen irizpideak bere gain hartzen ari dira jokalariak, batez ere, defentsarako mentalitatea eta eraso landuak. Era berean, lau fitxaketa berrien taldeari moldatzen ari dira: Doqbi eta Rodriguez atezaina, Eli Pinedo eta Antonella Mena pibotea.
Biharko partida interesgarria izango da, Egiako txapelketan Bera Bera Eskubaloiak erakutsi zuelako Asfi Itxakori gauzak zailak jartzen gai dela.
Bea Fernández eta Eli Pinedo, Espainarekin; Darly Zoqbi eta Dara Carvalho, Brasilekin eta Antonella Mena Argentinarekin arituko dira selekzioekin txapelketa ezberdinetan irailaren 19tik 25era bitartean.
Horrela, ligako bigarren jardunaldia burutu ostean, jokalari hauek Donostia utziko dute abenduaren 2tik 18ra Brasilen ospatuko den Mundiala prestatzen jarraitzeko.
Bea eta Eli Danimarkako World Cup txapelkdetara abiatuko dira non Espainiaz gain izango dira Frantzia, Danimarka, Errusia, Suedia, Errumania, Norvegia eta Alemania. Dara eta Darly Austriara joango dira eta Antonella aldiz Hungariara.
Jokalari hauek aukera ugari dute Brasilgo Mundiala jokatzeko, batez ere, Darly Zoqbi eta Dara Carvalho brasildarrentzat berezia izango den txapelketa.