Bera Bera

Select your language

Asteburu luze honetan Bera Bera Eskubaloiko harrobiak jokatu dituen partidan artean Oñatiko Aloña Mendiren aurrean lortu dituen hiru garaipenak dira azpimarragarrienak. Alde batetik, Zubikoa kiroldegian Egia Bera Berak 24-40 gainditu zituen oñatiarrak senior mailan, Mauge Gezalak zuzentzen duen taldeak jokatutako hiru partidak irabazi ditu. Bidebietan, partida amaiera bikain bati esker Verónica Valverderen kadete mailako taldeak, Maitane Etxeberriaren gidaritzapean, Aloña Mendiri 22-18 irabazi zion. Bestetik, Tati Garmendiaren jubenil mailako Bera Bera Egiak 27-7 nagusitu zitzaien oñatiarrei. Senior mailako taldeak bezala, hiru jardunaldietan hiru garaipen. Azkenik, larunbatean jokatutako partidan, Gipuzkoako txapelketan aritzen den kadete mailako Bera Bera Egia galdu egin zuen (9-15) Consulting Social Alaves taldearen aurka.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores