Pasa den igandean Senior preferente mailako Egia Bera Bera taldeak Aloña Mendiri 28-17 irabazi zuen ligako bigarren partida eta lidergoan dira sailkapenean aurreneko jardunaldian Zarauzko Aiala 24-22 gainditu zutelako.
Datorren asteburuan atsedenea hartuko du Egia Bera Berak.
Argazkian, Egia Bera Berako jokalariak Bera Bera Egia jubenil mailako taldearekin.
Bera Bera Eskubaloiak Elche-Mustang taldearen aurka norgehiagoka gogor bati ekingo dio gaur eta azkeneko urtetako gol batez jasotako porroten joera amaitu nahi du. Izan ere, donostiarrek 08-09 denboraldian 25-24 galdu zuten; 09-10 denboraldian, 28-27 izan zen markagailua eta iaz, 30-29. Ondorioz, partida zaila du gaur arratsaldean Bera Berak (Carrus kiroldegian, 7,30etan).
Elche-Mustang taldean Lara Gonzalez bueltatuko da hegalera eta denboraldiko bigarren garaipena eskuratzea dute helburu, Lizarrerian Itxakoren aurka galdu arren partida ona burutu ostean (33-25).
Bera Bera Eskubaloi taldeko entrenatzaile Reyes Carrerek jokalari guztiak ditu prest eta berriro ere Alba Menendez sartu du deialdian. Donostiarrek hamaika egunetan bost partida jokatuko dituzte eta defentsaz baliatuko dira Elche-Mustang taldeari aurre egiteko.
Taldeak atzo egin zuen bidaia autobusez eta gaur entrenatu da El Altet kiroldegian.
Bera Bera Eskubaloia berriro ere Alacanteko hiri honetatik. Lehenengo zatia txarra izan da oso (15-8) eta donostiarrek ezin izan diote markagailuari bueltarik eman, 46. minutuan 18na berdindu arren, ondorioz, ezin izan du Elche-Mustang taldeari punturik urratu.
Emaitza honekin, Bera Berak lidergoan direnak urrutiago ikusten ditu eta Alcobendas taldeari hirugarren postua utzi dio sailkapenean. Datorren asteazkenean Bidebietan (arratsaldeko 7etan) Castro Urdiales jasoko du, datorren asteburuan Donostian EHF Europako kanporaketa dela eta, aurreratu den partida.
Elche 27 (15+12)
Adelina y Guilabert; Cristina 3, Mamen, Ana Martínez 7, África, Laren, Lara González 6, Ana Vicente 3, Nuria Andreu 3, Vidi 1, Esther 2, Herrera 1, Rodríguez Camacho 1 eta Andrea.
Bera Bera 24 (8+16)
Zoqbi eta Yamiley, Altuna , Punko 1, Rubio 4, Carvalho 3, Bea Fernández 6, Pinedo 4, Cuña, Ziarsolo, Berta 4 eta Mena 2.
Epaileak: Alfredo Arcos Adeva eta Óscar García Camino (Madrid).
Kanporaketak: Bera Bera: Dara 3 (roja), Rubio, Mena, Punko, Pinedo, Berta y Fernández (2) y Elche: Martínez 2, herrera 1, Andreu 1, Gutierrez 1.
Partzialak: 2-0, 5-1, 8-3, 11-5, 12-6, 15-8; 16-9, 17-13, 17-16, 21-18, 23-21, 27-24
Egia Bera Berako senior mailako taldeak igandean (12etan) jokatuko du Egia kiroldegian Aloña Mendiren aurka. Bera Bera Egia jubenil taldeak ordu berean eta oñatiarren aurka izango dute lehia Gascan.
Bera Bera Egia kadete 2 taldea Ordizia Irurenaren aurka arituko da larunbatean 12,30etan Goierriko Majori kiroldegian, eta kadete 1 taldeak Gasteizko Abetxuko kiroldegira egingo du bidaia Consulting Social Alaves taldearen aurka jokatzeko.
Bestalde, Bera Bera Egia infantil A taldeak larunbatean jokatuko du Ereintzaren aurka 10,30etan Pasaian eta infantil B taldeak CDB Leizaranen aurka Gascan, 10,30etan.
Sei jardunaldi ospatu ostean, Bera Bera Eskubaloia da ohorezko mailan gol gutxien jaso duen taldea. Guztira, 120 aldiz zulatu dute Darly Zoqbik, Yamiley Rodriguez kanarriarra lagun, zaintzen duen atea, bataz beste partidako 20 gol jasotzen dulelarik, Reyes Carrere entrenatzaileak gustoko dituen zenkabiak, alegia.
Bera Berako atea zaintzen ardura gehien hartu duena da Darly Zoqbi brasildarra. “Gol gutxien jasotzen dugun taldea bagara jokalari guztien lanari esker da, defentsan nahiz eresoan dugun gaitasuna bermatzen du hori”. Bera Bera ondoren, Ucam Murcia taldea dago 128 golekin. “Talde batek gutxienez bi defentsa menperatu behar ditu eta, gure kusuan, 6-0 eta 5-1 sistemekin oso prestakuntza onak gauzatzen ditugu, baloiak berreskuratzen eta kontraerasoak eraginez”. Bera Bera Eskubaloia da, Itxako ostean, 180 golekin golegile nagusiena, partidako 30 gol, hain zuzen ere.
Darly “etxera” bueltatu da aurten. “Donostia eta Bera Bera gustoko izan ditut beti eta, ondorioz, bueltatzea erreza izan da”. Talderaz galdetuta dio “autokritikoa da oso, hobetzeko gaitasuna frogatzen duena”.
Darlyk badaki bere herriko mundiala galduko duela. “Lastima, halere, Brasilgo selekzioari onena opa diot”, gainera, horrek esan nahi du “atseden gehiago izango dudala Bera Berari laguntzeko”.
Elx
Biharko partidaz “Leonen gertatutako ezin dugu errepikatu” ohartarazi du. “Betidanik, Elche zaila izan da Bera Berarentzat, halere, partida irabazteko guk dugun guztia eman behar dugu”.