Lehengo ostiralean, eskuin laterala errusiarrak bihurritu zuen orkatila gaizki erorikoa kausa eta pasa den astelehenean kapoaldeko ligamentuaren haustura konfirmatu egin zuten. Horrela, gaur egin diote ebakuntza Anna Punkori, hiruzpalau astez hankan igeltsua eraman beharko du eta, dirudienez, gutxienez bajan bi hilabete emango ditu.
Ondorioz, Bera Berak Punkorik gabe berrabiaraziko du liga urtarrilean eta, ziur aski, Lada Togliatti errusiarraren aurkako EHF Kopako kanporaketan ere eskuin laterala baja izango da.
Horrela, errusiarrak urtarrilean –hilan 7an bueltatuko da liga- jokatuko diren partidak galduko ditu eta oso aukera gutxi ditu EHFko kanporaketari dagokion Lada Togliatti errusiarraren aurkako joaneko partida jokatzeko.
Ezbehar hau izan arren, Bera Bera Eskubaloiak prestakuntza prozesuarekin jarraitzen du eta gaur arratsaldean lagunarteko berri bat jokatuko du, Bidebieta 6,30etan, Bizkaiko Kukullaga taldearen aurka. Reyes Carrere entrenatzailearen asmoa da ostiralean beste partida bat izatea eta, horrez gain, astelehenean, abenduak 19, Mios Biganos talde frantziarraren aurka neurtuko da Bera Bera eta gabonetako oporraldiak hartu baino lehen, asteartean, Egia Bera Bera izango da arerioa.
Bestalde, Bera Bera Egia kadete 1 taldeak Legazpin galdu zuen (26-19) gaur egun sailkapenean bigarrena den Aluminios Aluminiosen aurka, larunbatean Gascan (16etan) Bera Bera Egia kadete 2 taldearen arerioa izango dena, hain zuzen. Kadeteek aise irabazi zion CDB Leizarani (22-36) larunbatean Andoainen.
Partida gaizki hasi arren eta Madrilen Euskadirekin ziren Nora Asurmendi eta Olatz Ramon jokalarien bajak zituela, jubenil taldeak erreakzionatzeko grina izan zuen eta Zarauzko Aiala 18-25 gainditu zuen. Larunbatean, arratsaldeko 5,45etan Bidebietan, sailkapenean lider direnen arteko lehia: Bera Bera Egia jubenil eta Ereintza Aguaplast taldeak aurrez aurre, alegia.