Bera Bera

Select your language

Ligako azken hamar partidatan sartu gara. Hirugarren Kopa eskuratu zuenetik oraindik astebete pasatu ez denean, Bera Bera Eskubaloiaren hurrengo erronka liga da. Horrela bihar larunbata, 19etan Bidebietan (David Monjo eta Alberto Hermoso, Madrdi) bostgarren sailkatua hartuko du, denboraldi honetan punturik kendu dion Mecalia Atlético Guardés. Izan ere donostiarrak berdindu zuten 4. Jardunaldiari zegokion partida A Guardan. Liga amaitzeko hamar partida falta dira, horietatik bost etxean. Bidebietatik aurkari zuzenak pasatuko direnez, Bera Berak abonamendu berezia prestatu du, bost norgehiagoka horieta eta Europakoa 25 eurotan helduek eta erdia gazteek. Hiru egun atseden hartu ostean, taldeak indarrak berreskuratu ditu gaurko entrenaldian ikusi den bezala. Horrela, Vero Cuña izan ezik, plantilla osoa izango da Reyes Carrere entrenatzailearen esanetara. Aurkaria eskarmentu handiko jokalariak ditu, besteak beste, Vanesa Amorós olinpikoa, Kurchankova edo Alba Dapena. Jardunaldian, goiko aldean Castro- Elche (19etan) eta Zuazo – Alcobendas (19,15 h.) partidekin osatuko da. Bera Berak bihar Porriñon lorturiko Kopa erakutsiko du eta nahi duenak argazkiak atera ditzake.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores