Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiari lotuta dauden taldeen artean jubenil mailakoa baino ez du Bidebietan jokatuko. Ohorezko mailako taldeak Mecalia Atlético Guardésen aurkako (19etan) partida aurretik arituko da Bera Bera Egia jubenil taldea Ereintza Aguaplasten aurka 16etan. Bestetik, Euskal ligan Bera Bera Egia kadete Olaizaga kiroldegian jokatuko du AGS Elgoibarren aurka igandean 12etan. Infantil mailako Bera Bera Egia Bat taldeak 10,45etan jokatuko du bihar Zarautzen Aiala B taldearen aurka eta Bera Bera Egia infantil Bi taldea Legazpira abiatuko da goizeko 10etan La Salleren aurka aritzeko. Eta senior mailako Egia Bera Bera taldeak Etxebarri jokatuko du Kukullagaren aurka 19etan. Selekzioak Saioa Olaskoaga Gipuzkoako selekzioak antolatu duen entrenaldian parte hartuko du igandean Orion. Elene Vázquez, Nahia Arana eta Irati Kamio ziren zerrendan baina Legazpin dute partida. Anne Valle jubenil mailako Gipuzkoako selekzioak deitu du Orion entrenaldia burutzeko igandean 10etatik 12etara. Eta Guadalajaran burutuko du Espainiako selekzioak Europako Txapelketarako sailkatze fase prestatzeko Maitane Etxeberria izango da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores