Ligako heren honetan, Bera Bera Eskubaloiak Kukullaga, Mar Alicante, Porriño, Castro Urdiales eta BM Alcobendas jaso ditu Bidebietan. Alacanteko taldea izan zen oztopo gehienak jarri zuenak, Reyes Carrere entrenatzailearen jokalariak bukaerarte lehiatu behar izan zutelarik (24-22).
Bigarren balantze onena etxean Itxakok dauka, 162 gol sartu ditu eta 114, jaso. Bera Bera bezala, Mar Saguntok 163 aldiz zulatu du areriroen atea eta, aitzitik, 125 gol jaso ditu. Zentzu honetan, azpimarratzekoa da 102 golekin Alcobendas izatea etxean gol gutxien jasotzen dituen bigarren taldea. Ucam Murtzia du ondoan 109 golekin, Bera Berak urtarrilaren 21ean bukatuko du bertan lehenengo itzulia.
Eli Pinedo da 25 golekin golegile nagusiena Bidebietan ere bai. Ezker hegalaren atzetik agertzen dira Eider Rubio (22), Bea Fernández (21) eta Dara Carvalho (20). Etxetik kanpo, Pinedo eta Rubiok 21 gol sartu dituzte, Beak (20), Bertak eta Punkok (17).
Bidebieta da gol gehien ikusten den laugarren kantxa
Momentuz lehiaketan 3.552 gol sartu dira, %51,5a etxeko taldeek sartu dituzte. Bidebieta da gol gehien ikusi den laugarren pista (262). Aurretik dira Sagunto (288), Lizarreria (276) eta Antonio Moreno kiroldegia (273), Ro’casaren kantxa, larunbatean Bera Bera bertan izango den pista, alegia, -145 gol alde eta 128 kontra-.
Horrez gain, Bidebietan gol gehien eman diren partidak ikusi dira: Kukullagaren aurka 39-19 eta pasa den larunbatekoa, BM Alcobendasen aurka (36-25). 61 gol hauek Sagunton bakarrik gainditu ziren Mar Saguntok eta Kukullagaren arteko partidan 44-22 eta berdindu Mar Sagunto eta Elda Prestigio – urtarrilaren 18an bisitari Bidebietan – norgehiagokan (33-28).
Etxetik kanpo, Itxako da onena: 152 gol alde eta 103 kontra. Mar Alicante, ostean: 145, alde eta 104 kontra eta hurrengoa, Bera Bera 135 gol alde eta 116 kontra, nahiz eta bai golak sartzen eta jasotzen bostgarren taldea izan.
Bestalde, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak aise irabazi zion Aiala Ari Zarautzen 15-28 eta sailkapenean líder jarraitzen du. Puntu bakarra ateratzen dio Bartolo Jatetxeari Bera Bera Egia kadete 1 menperatzeko sufritu zuena azken minuturarte 24-21. Asteburu honetan, Bera Bera Egia kadete 2 eta Bartolo jatetxea zarauztarra aurrez aurre Bidebietan lidergoa jokoan.
Azkenik, Bera Bera Egia Infantil A taldeak bertan behera gelditu zen partida jokatu zuen Ereintza C taldearen aurka. 24-10 irabazi zuen eta bostgarrena da sailkapenean.
Emaitzak: Jubenil ; Kadete
Sailkapenak