Bera Bera

Select your language

Donostiako udalak Bera Bera Eskubaloiari egin zion harreran Juan Karlos Izagirre alkateak taldearen lana goraipatu zuen. “Txapeldunak zarete, Europako eskubaloi gorenean zaudete” izan ziren bere lehenengo hitzak. Josen Gasca kiroldegian Vistal Lazcpolen aurkako iraulketa zuzenenean bizi izan zuen Izagirrek finalean ere "sufritu nuen". “Mediku bezala esaten dizuet zuen partidak bihotzekoa jotzeko modukoak direla, mesedez, ez itxaron azken segundurarte” aholkatu zien. Kiroletako zinegotzi Josu Ruiz ondoan zuela eta Donostiako hainbat zinegotzi bertan, alkateak Bera Bera goraipatu zuen lau arrazoiengatik. “Erakusten duzuen kemena donostiarrentzat eredua da; emakumeen kirola sustatzen duzuelako; Donostiaren izena Europan zehar eramaten duzuelako eta gaur egun hirian ilusioa berpiztu duzuelako, haize freskoa zarete”. Eta hitz hauek bertso bihurtu zituen. Matxalen Ziarsolo kapitainak alkateari zin egin zion “liga irabazten badugu bertsoa guk abestuko dugu”. Matxalenek adierazi zuen “Kopa irabazteko asko sufritu dugu”, talde guztiaren lana goraipatu zuen eta ondoren “Liga irabazi nahi dugu orain eta horretarako zaletuen babesa behar dugu Bidebietan eta Gascan” eskatu zuen. Bera Berako presidente Fernando Diez Mintegik “Kopa berri bat irabaztea suposatzen duena” azpimarratu zuen eta arazoak arazo “ziur naiz lanaren poderioz bi ligak irabaziko ditugula, kirola eta ekonomikoa”. Hitz ostean oparien banaketari ekin zioten, Donostiako udalak eskultura bat eman zion Bera Bera eta Matxalen Ziarsolok Marta Mojedanok Kopa ospatzeko diseinatu zuen kamiseta bat plantillak sinatuta.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores