Bera Bera eskubaloi taldeak oso garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo Ucam Murcia-ren aurka, igo berria den oso talde borrokalaria. Donostiarrek gol abantaila erosoak eduki dituzte partidu osoan zehar, eta ez zuten estuasun handirik pasa, nahiz eta bukaerako markagailua nahiko estua izan zen.
Bera Bera oso ondo irten zen partidura, defentsa bikain batekin, eta bost goletako abantaila lortzera iritsi zen berehala. Hala ere, askotan jokaldiak azkarregi bukatu nahiagatik edo, geldialdi bat izan zuten, eta murtziarrak hurbildu egin ziren markagailuan.
Bigarren zatian partidua antzera jarraitu zuen, Bera Bera beti abantaila erosoak edukiz. Behin garaipena ziurtatua zegoenean, donostiarrek kanporaketaren bat izan dute, eta horrel Murtziak markagailua txukuntzea lortu zuen partiduko azken lau golak sartuz.
Horrela, Bera Berak bere hirugarren garaipena jarraian lortu zuen, eta sailkapeneko goikaldean sendo jarraitzen du.
BBB 24
Zazpikoa: Obein, Carvalho(1), Rubio(8), Cuña(2), Altuna(2), Ziarsolo(2), Campa(2). Tomsevic, Menendez, Agirre(3), Melinda(2), Fernandez(2)
Kanporaketak: Carvalho, Rubio, Altuna, Agirre
UCAM Murcia 22
Zazpikoa: Dzhukeva, Stefanova(7), Navarro, Hernandez(2), Stoika(3), Ribas(1), Dos Santos(2). Papak(2), Lipan(5), Sorodoc, Perez Goya, Garcia
Kanporaketak: Hernández(2), Ribas, Dos Santos
Partzialak: 4-1, 7-2, 9-5, 10-7, 10-10, 13-12(ats)16-14, 18-15, 19-16, 21-18, 24-18, 24-22
Arbitroak: Castañer y Bohigas (Valentzia)
Pasa den asteburuan gure harrobiko taldeek liga hasieran lortutako garaipen zoragarrien ondoren, aste bukaera honetan duela egun batzuk lortutakoa berritsi nahi dute, batez ere etxean jokatuko dutela kontuan hartuta.
Larunbatean 16:30etan kadeteak C.D.B.Leizaran-en aurka arituko dira Bidebietako Polikiroldegian, Ohorezko Mailako neskak Murtziaren aurka jokatu baino lehen. Beraz, oso arratsalde atsegina eta emozioz beterikoa izango dugu.
Igandean, Egiako Polikiroldegian eta 12:00etan, Egia-Bera Berako jubenilak Aloña Mendi K.E.-koak izango dituzte arerio. Aupa neskak!!
Larunbat honetan Bera Bera Eskubaloi taldeak Ucam Murcia taldea jasoko du Bidebietan. Igo berria den taldea da, baina maila honetan esperientzia handia duten jokalariak ditu. Helburua hirugarren garaipena jarraian lortzea izango da, taldea Europarako txartela ematen duten postuetan lekua egiteko.
Astea lasai joan da Reyes Carrereren neskentzat. Castron lortutako garaipena oso garrantzitsua izan zen, eta jokalariei sekulako indarra eta konfiantza eman die. Oso zelai zaila zen, non Bera Berak azkenaldian ez zuen irabazi. Donostiarrek egindako lanak saria izatea, zoragarria izan zen.
Murtziaren aurkako partidurako, Anna Punko berriro ere baja izango da. Serbiako jokalariari hainbat proba egin dizkiote, eta oraingoz taldeak ez du bere buelta behartu nahi. Osterantzean, Beatriz Fernandez erritmo baxuagoan entrenatu da, baina biharko partidurako prest egongo da.
Ucam Murcia taldea pasa den denboraldian igo zen, baina maila honetan aritutako hainbat jokalari fitxatu dituzte. Orain arte ez dute punturik lortu, baina honek engainura eraman gaitzake; izan ere, Leon-ek gol bakarrarengatik irabazi zion eta Alcobendas-ek asko sufritu zuen irabazteko. Ez dute gol askorengatik galtzen, horregatik, garaipena lortzeko asko borrokatu beharko da.
Pasa den astelehenean Bidebietako Polikiroldegian Bera Berak bere eskubaloi eskola jarri zuen martxan. Arratsaldeko 18:30etan mutil eta neska gazte ugari hurbildu ziren bertara, kirol polit honetaz gehiago jakin eta ikasteko.
Joateko aukera izan ez zutenak lasai egon daitezela, hurrengo astelehenean, hilak 11, berriro ere Bidebietako Polikiroldegian egongo baikara eskolaren bigarren jardunaldiarekin. Nahi duenak, bertara hurbiltzeko aukera izango du. Eskola 8 eta 12 urte bitarteko neska eta mutilentzat dago zuzendua.
Informazioa lortzeko, Bera Beraren bulegoan 9:00tatik 13:00tara daude irekiak, Bidebietako Polikiroldegian. Baita ere, helbide elektroniko honetan informazioa eska daiteke Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko., eta telefono hauetan ere 943458166 eta 669796500. Ondo pasatzea ziurtatua dago. Ez pentsatu gehiago eta apuntatu zaitez!
Aste bukaera oso aproposa izan da gure taldeentzat, izan ere, nagusiek Castron lortutako garaipenaz gain, harrobiko taldeak euren ligak garaipenarekin hasi zituzten.
Jubenilek lehia gogorra zuten Eibarren Arrateren aurka, baina nahiko eroso irabazi zuten (16-23). Kadeteak ere kanpoan jokatzen zuten, kasu honetan Zallan Pulporen aurka, baina hori ez zen arazo izan euren arerioaren gainetik pasa eta 16-47 irabazteko.
Hau da jarraitu beharreko bidea. Aupa neskak!