Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendia eta harrobiko koordinatzaile Verónica Valverdek ohorezko mailako taldeak Liga aurreneko aldiz irabazteko duen helburuarekin bat egiteko prestatu diren ekintzen berri eman dute gaur goizean. Horrela, abonamendu berezia aurkeztu dute, ligako azkeneko bost partidak ikusteko aukera emango duena, helduek 25 eurotan eta gazteak, 12,5 eurotan. Kopan izandako arrakasta ostean, martxoak 2, larunbatean ligari ekingo dio taldeak, horretarako hamar norgehiagoka izango dira hizpide. Bera Berak partida erabakigarrienak Bidebietan jokatuko ditu aurkari zuzenak hartuko baititu, Mecalia Atlético Guardés (larunbatean, 19etan), Elche Mustang (martxoak 13), Alcobendas (apirilak 6) eta Rocasa (maiatzak 4), gelditzen den partida Cleba Leonen aurka izango da apirilaren 20an. Martxoaren 13an partida garrantzitsuena jokatuko da Bidebietan, martxoaren 9 eta 17an Cup Winners’ Cupeko kanporaketa dela eta aurreratu den jardunaldian. Egun horretan, -asteazkena 13, 19etan- izango da Bidebietan egun bigarren sailkatua, Elche Mustang, alegia. Donostiarrak puntu bat aurretik dira baina Elche da Bera Bera ligan orain arte gainditu duen talde bakarra eta Kopako final-erdietan asko sufritu zuten Reyes Carreren jokalariek finalerako txartela eskuratzeko. Tati Garmendiak “oso positibotzat” jo du “Superkopa eta Kopa eskuratzea” eta, era berean, “ilusioz beterik gaude liga irabazteko aukerak ditugulako“aitortu du. Horregatik, berretsi du: “guztia emango dugu”, baina “bakarrik ezin dugu” ohartarazi du. Hori dela eta “eskubaloiaren eta kirolaren zalegoari erronka honetan babesa ematea” eskatu du. Harrobiko koordinatzaile Verónica Valverdek azaldu du “gure asmoa da Bidebieta jendez betetzea”. Horrela, ligako azkeneko bost partidarako abonamendu bereziaz gain –Europako partidak barne- “inguruko ikastetxeekin harremanetan gaude Bidebietan gazte harmaila osatu ahal izateko”. Era berean, Elche Mustang partida asteazken batean izango denez (martxoak 13, 19etan) “oso zaila izango da gazteak erakartzea, horregatik, Gipuzkoako eskubaloiari, federazioari eta klubei egingo diogu dei berezia norgehiagoka honetara etor daitezen”. “Eta aurrera begira, apirilean eta maiatzeko partiden inguruan aukera ezberdinak aztertzen ari gara, gauzatzen direnean horien berri emango dugu” aipatu du. Abonamendua Bera Bera Eskubaloiak Bidebieta kiroldegian dituen bulegoetan egin daiteke edo larunbat honetan Mecalia Atlético Guardés taldearen aurkako partida aurretik (martxoaren 2an, 19etan). Era berean. Klubak Donostiako kirol patronatoarekin harremanetan dago taberna zerbitzua lehenbailehen berreskuratzeko eta astean zehar harmailak irekitzeko, hau da, harrobiko nahiz ohorezko mailako taldeak burutzen dituzten entrenamentuak ikusgai izateko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores