Vero Cuñak Bidebietan Mar Alicanteren aurka partidan izan zuen lesioa ohiko jokaldi batean. Zentralak baloi bat lapurtu zuen zelai erdian eta zuzenean atera abiatu zen. Urratsak markatu zituen, jaurti eta airean zegoeala hots arraroa sentitu zuen ezker belaunean. Partida horretan gol bakarra sartu zuen, akaso berarentzako eta Bera Berarentzako golik tristena.
Atzo arratsaldeko azken orduan hotzikara eragin zuen albisteak Bidebietan. Veroren taldekideak galiziarra animatzen saiatu ziren. Cuñak astelehenean Gipuzkoa Poliklinikan medikua ikusiko du berriro ere eta orduan ebakuntzarako datak aztertuko dituzte.
Egia Bera Berak Atez Ate Usurbil 32-27 gainditu zuen igandean. Senior mailan ematen den laugarren garaipena eta ondorioz taldea lidergoan dago bakar bakarrik. Nagore Arizaga, Alba Menéndez eta Esther Arrojeria Elxetik etorri berriak jokatu zuten partida. Datorren ostegunean, urriak 25, Asador Basusta Pulpo taldea izango dute zain Zumaian.
Euskal Ligan, Ermuako Errotabarrik Bera Bera Egia kadete taldea 22-19 gainditu zuen eta jubenil taldea, 30-23. Porrotaz aparte, albiste txarrena izan zen Nora Azurmendiren lesioa belaunean, agian barneko lotura apurtuta izan dezake. Datorren asteburuan Zarautzen jokatuko dute Aiala ZKE taldearen aurka.
Bestetik, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak aise galdu zuen Bidebietan (8-27) Eibar Eskubaloiaren aurka Gipuzkoako Txapelketan.
Infantil mailako taldeak, berriz, garaipena eta berdinketa eskuratu zuen estrenaldian. Bera Bera Egia Infantil Bi taldeak Udarregi Urnietari 2-30 irabazi zion eta Bera Bera Egia Bat 12nako berdinketa lortu zuen Errenterian Ereintzaren aurrean.
Argazkian: Uxue Ezkurdia, Nora Azurmendia, Olatz Ramón eta Esther Arrojeria aurrendenboraldiko irudi batean.