Komunikabideen aurrean izandako agerraldian Reyesek esan du “oinak lurrean ditugu”. Cup Winners’ Cupeko final-zortzirenetako itzuliko partidaz mintzatu da, non Bera Berak igandean 12,30etan Gaskan (epaileak: Daniel Freitas eta Cesar Carvalho (Portugal) Vistal Laczpol Gdynia hartuko du 32-20 kontrako emaiatzari aurre egiteko.
Izan ere, Poloniako txapeldunak birritan gainditu ditu donostiarrak aurtengo denboraldian. “Kanporaketa irauli dezakegun pentsatzea eta ehuneko ehuna eman behar dugula hasiera hasieratik arriskutsua da” ohartarazi du entrenatzaileak. Bere ustez, “partida irabazteko asmoarekin planteatu behar dugu eta hortik aurrera, gero gerokoak”.
Gainera aipatu du “horrelako zailtasun egoeretik gauza onak atera behar dira, beste partidei begira onuragarrak diren gauzak, alegia”.
Igandeko helburuaz galdetuta, Reyes Carrerek aipatu ditu bi “alde batetik, emaitzari dagokionez, partida irabazi eta, bestetik, jokuari dagokionez eraso jokoa hobetu eta guk eman dezakegun guztia eman dugula sensatzioa izan“. Era berean, “aurtengo denboraldiari begira ditugun beste helburuak ezin ditugu arriskuan jarri” aitortu du.
Jokalari guztiak, Vero Cuña izan ezik, prest ditu; halere, badira kolpeak eta mina ugari. Azkenik, Reyes Carrerek zalegoari “partida ikusteko” gonbitea luzatu egin dio “guk bakarrik ezin dugulako, ezta partida irabazi ere”.
Telebista eta internet
Norgehiagokoa ETBK SATek zuzenean emango du, www.eitb.net orrialdeak ere eskainiko du eta EHF TV web orrialdeak ere bai. Giroa berotzeko Lankorpek txalo egiteko tresnak egiten ditu gazteen artean banatuko direnak.
Partida ikusten instituzioetako ordezkari ugari elkartuko da. Besteak beste izango dira Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre, Kiroletako zinegotzi Josu Ruiz, Eusko Jaurlaritzako Kiroletako Zuzendari Jon Redondo eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako Zuzendari Asier Sarriegi.
Ondorioz, igande goizean Bidebietan irabazteaz gain erronka handiago zen, 35 goleko aldeko garaipena behar zuen Bera Berak eta horixe lortu! Bera Berak 39-4 irabazi zion CDB Leizaran B taldeari eta infantil mailako lehenengo faseko lehen multzoko txapelduna.
Bestetik, Egia Bera Bera senior mailako taldeak berriro garaipena lortu zuen, oraingo honetan sufritu behar izan zuen Urnieta London School gainditzeko (20-23). Bi jardunaldi falta direla lidergoan dira eta puntu bateko aldea du Elgoibargo Tecnifuelle taldearen aurka.
Infantil mailako beste taldea, Bera Bera Egia Bat 25-4 nagusitu zen Urnieta Guria Kafetegia taldearen aurka eta zazpigarren amaitu du ligan.
Euskal Ligan
Hurrengo faserako txartela lortuta, Estatala jokatzeko aukera emango duena, Bera Bera Egia jubenil taldeak Errenterian garaipena eskuratu zuen (14-26) Ereintza Aguaplast taldearen aurka. Bera Bera Egia kadete taldeak, berriz, Bidebietan berdindu zuen Astigarraga Gys Sport Elgoibar taldearen aurka.
Azkenik, Foru Aldundia txapelketan Bera Bera Egia kadete 2 taldeak eta Ereintza Beisser hemeretzina berdindu zuten Bidebietan.