Bera Berak, A.B.F.´k eta Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak emakumeak eskubaloian duen eginkizunari buruz hitzaldi bat antolatu dute, Larunbatean, 10:00 etan Donostiako Kiroletxean, Donostian ospatuko den kirol ekintza garrantzitsua dela eta. Hizlariak Cristina Fernández, ASOBAL´eko epaile internazionala eta Gregorio Garcia, entrenatzaile oia eta mementu honetan Ferrobus Mislata taldearen zuzendari teknikoa izango dira. Emakumeak kirol munduan duen duen egoera aztertu eta era berean eskubaloia bultzatzeko ekintza aproposa . Emakumeek aurrerapen nabaria izan dute profesionalizazio mundura, selekzio nazionaletan erakutsi duten bezala, lehen pentsa ezinak ziren selekzioen aurka lortutako emaitzak ikusita. Gipuzkoako federazioan informazioa guztia jaso daiteke.

Berriz ere Bera Berako zuzendariak Turkian jokatu behar zen partidua gure herrira ekartzea lortu dute, Urtarrilak 11 ean, 16:45 tan, Andoaingo Polikiroldegi Munizipalean Akaba taldeak E.H.F. Europako Txapelketaren itzuliko partidua jokatuko du, Turkiako Ankara taldearen aurka, eta E.T.B.N zuzenean ikusteko aukera izango dugu ere. Probintziako zenbait herriekin hitz egin ondoren ANDOAIN izan da txapelketa internazional hau antolatzeko kompromezua hartu duen herria.Bizkaiko Ermua herria ere antolatzeko prest azaldu zen. Bera Bera taldeak Leizaran etxeko taldearen laguntza osoa izango du ekintza guztiak ondo atera daitezen. Partidua eskubaloia betidanik asko bizi duen herri batean jokatuko da eta Bera Berako pibotea, Nagore Zipitria, Andoaingoa dela ere aipatu nahi dugu. Joaneko partidua Bidebietan jokatuko da, ostirak 10 , 19:30 tan. Epaileak Holadarrak izango dira eta E.H.F. federazioko delegatua Greziarra.

2. Nazional taldea Muskizen (Bizkaia) Petronor taldearen aurka jokatu zuen, garaipen argi bat lortuaz, 15-29 (atsedenean 7-18). Bera Berak garaipena lehen zatian baieztatu zuen aurkari ahul baten aurrean, eta taldeko jokalari guztiak jokatzeko eta gola lortzeko aukera izan zuten. Itxaso Egaña izan zen golegile haundiena, 7 golekin. Talde jubenilak Zumaian Pulpo taldearen aurka jokatu zuen, berdinketa garrantzitsu bat lortuaz, 14-14 (atsedenean 5-4). Partidua oso parekatua izan zen eta garaipena bietako edonork lortu zezakeela erakutsi zuten. Naiara Elgarresta (5 gol) eta Roxana Citu (6 gol) taldeko golegile haundienak izan ziren. Talde kadeteak ere Zumaian jokatu zuen Pulpo taldearen aurka eta 19-15 galdu zuen (atsedenean 13-6).Tamalez partidua lehen zatian galdu zuten, nahiz eta bigarren zatian joku ona erakutsi, zazpi goleko abantaila gainditzea gehiegizkoa izan zen taldearentzat. Taldeko golegile haundiena Enara Martinez izan zen, 8 golekin.

Espainiako selekzioak dauzkan konproimezuengatik liga geldirik dago donostiako taldearentzat. Entrenamentu gogorrekin eta Jose Luis Villanueva entrenatzaileak prestatutako lanarekin, erritmoa hartzen ari dira, Donostian Abenduak 21 eta 22 an ospatuko den III. A.B.F. Kopa txapelketara indar guztiekin iristeko helburuarekin. Lan honetarako lagunarteko partidu batzuk antolatzen ari dira egun hauen aurretik eta ondoren ere, urtarrilak 10 eta 11 ean jokatuko dituzten E.H.F. Europako txapelketako bi partiduak prestatzeko. Abenduak 29 an, 12:30 tan, Barakaldon, Gabon Kopa jokatuko dute, Bordeleko Merinac taldearen aurka. Urtarrilak 4 ean, Mendabian (Nafarroa), Errege Torneoa, Lizarrako FCC.Itxakoren aurka. Bi partiduak zailak eta maila haundikoak izango dira oso ezagunak diren bi talde hauen aurka. Akabaren konpromezu internazionak eta ligako ondorengo partiduen prestakuntza maila ikusteko aukera egokia izango da. Hurrengo 15 egunetan ligako hiru partidu garrantzitsu jokatu beharko dituzte (Mar Osito- Vicar Goya- Elche).

Berriz ere lortu dugu eta aurten ere kirol honetako zaletuek kanpoan jokatu behar zen partidu internazional honetaz gozatzeko aukera izango dute. Donostiako talde honen zuzendaritzak, zeregin hauetan trebea, zozketa egin zen mementu beretik lanean jarri ziren eta bere lanaren saria jaso du, Turkiako taldearen erantzun baiezkoa jaso ondoren. Orain partidu hau eskubaloia bultzatu eta sustatu nahi duen probintziako herri batera eramateko lanean daude,azken urteetan arrakasta haudia izan duen kirol hau bultzatzeko nahiean. Turkiako taldea Urtarrilak 8 , asteazkenean iritsiko da Donostira. Lehenengo partidua Bidebietan jokatuko da, ostiralak 10, arratsaldeko 20:00 tan eta bigarrena non jokatuko den oraindik erabaki gabe dago, baina eguna eta ordua baieztatua dago; larunbatak 11, arratsaldeko 16:45 tan, eta ETB´k zuzenean telebistaz emango du.

 

 

 

 

 

 

 

Resultado de imagen de icono calendario balonmano

Cartel

@BalonmaBeraBera

SUPER AMARA Bera Bera
RT @barbolax: Control de lanzamientos, planillas de porteros en la era digital. Nueva entrada del blog: https://t.co/pgzMOUiztq
SUPER AMARA Bera Bera
«Llegar a la fase de grupos en Europa sería un gran papel» https://t.co/tIxUEkWsGM
SUPER AMARA Bera Bera
Iazko denboraldian @BalonmaBeraBera ko jubeniletan eta seniorretan ibilitako lau jokalarik Zilarrezko Mailara egin… https://t.co/dVaWHUmAuB
SUPER AMARA Bera Bera
RT @ivillamia: Conoce la increíble racha de ⁦@BalonmaBeraBera⁩ e ⁦@ImanolAlvarez67⁩ desde que emprendieron su camino juntos. 35 partidos co…
Follow SUPER AMARA Bera Bera on Twitter

Egutegia / Calendario

Super Amara Bera Bera 31, Atl. Guardés 22

Laguntzaileak / Colaboradores

© Bera Bera RT