Bera Berak Bidebieta kiroldegian eta inguruan aste honetarako antolatu duen Kanpusean hogei bat gazte parte hartzen ari dira.
Kiroldegian Kanpusa bi taldetan banatu da, alde batetik, benjamin mailako bost neska eta bi mutil eta beste multzo handiago bat, 10 eta 12 urteko neska-mutilak osaturik. Halere, Kanpuseko bigarren zatian, hamarretakoa hartu ostean, orain arte eguraldia lagun denez jokuak kanpoan burutzen ari dira.
Ostirala arte neska-mutilek eskubaloiarekin eta jokuekin gozatzen jarraituko dute eta ohorezko mailako Bera Bera eta Kukullaga Etxebarrik larunbatean Bidebietan (19etan) jokatu behar duten norgehiagoka atarian pistan izango dira. Kanpuseko partaideek 17,15etan hasiko dituzte partidak beroketa saioak hasi bitartean.
Gaur izan dira Kanpusean Alba Menéndez, Adriana Castro, Nitsan Dunay eta maila ezberdinetako jokalariak.