Bera Bera

Select your language

Valladolideko Aula Cultural Viveros Herol taldearen aurka jokatu eta gero Bera Berako jokalariek Madrileko konzentraziora iritsi ziren igandean junior mailako selekzioarekin bat egiteko Mundiala jokatzeko aukera emango zuen lehiak prestatzen aldera, Alemanian apirilaren 19tik 21era burutu zen txapelketan bertako taldea eta Bulgariarekin batera. Esther Arrojeria y Maitane Etxeberriak Kroaziarako txartela nahi zuten. Bulgaria aurkaririk ahulena omen zen eta lehenengo egunean agerian gelditu zen Alemaniaren jipoiarekin. Igandean Sagrario Santanak zuzentzen duen selekzioak Bulgariari zazpi golez irabazi zion baina atzo Alemaniaren aurka 40 minutu iraundu zuen (18-23) galduz eta Kroazioarako txartela ere bai. Atzoko partidan, Maitane Etxeberriaren lana izan zen aipagarriena, bost golekin, lau lehenengo zatian, Espainia aurretik egon zelarik markagailuan baina alemaniarrek atsedenera iritsi baino lehenago berdindu zuten norgehiagoka (11-11), bigarren zatian tarte erabakiorra irekiz. Gipuzkoarrak gaur arratsaldean iritsiko dira Madrilera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores