Intentsitate handiko asteburu ostean, Bera Berak merezitako atsedena hartuko du gaur eta bihar fisikoki nahiz mentalki maila ona berreskuratzeko. Ligako Leongo partida–ostirala, 20,45etan- asteazkenetik aurrera prestatuko du taldeak.
Donostiarrek asteburu honetan ezagutuko dituzte aurkariak berdinketa nasugi den Europako lehiaketa honetan, nahiz eta oraindik hirugarren txandan egon, Errekopan talde onak daudela seinale. Bera Berak sufritzen jakin izan zuen Danubius Galati gainditzeko, Metalurg taldea bezala. Donostian bezala, kanporaketa osoa Mazedoniako Skopje hirian ospatu zen eta bertakoek bi partidak gol batez irabazi zituzten Poloniako SPR Lublinen aurka.
Metalurg da Bera Berak ezagutzen duen aurkari bakarra azaroaren 20ko zozketan. Horrez gain, Frantziako Issy taldeak Parisera 14 goleko abantaila eraman zuen Mazedoniako HC Zito Prilep taldearen aurrean eta Norvegiako Stabaek 22-27 irabazi zuen Budapesten.
Hortik aurrera kanporaketak erabakitzeke daude. Errusiako Rostov, Danimarkako Team Esbjerg eta Marta Mangué, Nuria Benzal, Jessica Alonso y Begoña Fernándezen Zajecar taldeek etxetik kanpo hiru goleko abantaila lortu zituzten Eslovakiako Iuventa, Holandako HV Quintus eta Zork serbiarren arteko derbian.
Gainera, HC Locomotiva Zagreb taldeak 28-26 irabazi zion Hungariako Vaci taldeari eta Frantziako Toulonek 31-28 Leigzigi.
Beste hiru kanporaketa oso-osorik jokoan izango dira datorren asteburuan: Vistal Laczpol Gydnia eta Bielorrusiako HC Gomel Polonian, TSV Bayer Leverkusen vs Turkiako Izmir Alemanian eta Holandan Sercodak Dalfsen vs Norvegiako Byasen.
Championsetik, lau
Horrela ezagutuko dira hirugarren txanda gainditu dituzten 12 taldeak. Championsa egun jokatzen ari diren lau taldeekin osatuko dira finalzortzirenak, multzoen fasea datorren asteburuan amaituko delarik. Esate baterako Viborg Europatik kanpo geldituko da puntuak lortu ez dituelako eta multzoei begirada bat botaz gero aurkari gogorrak eta ezagunak agertzen dira.
Randers –Macarena Aguilar- eta Hipo –Dara Carvalho- taldeek Championsen jarraitu edo Cup Winners Cupen aritzea jokoan izango dute, halere Austriako taldea zazpi goleko abantailarekin abiatuko da Danimarkara. Egoera berean dira Kroaziako HC Prodavka eta Carmen Martinen Krim Mercator taldeak, kroaziarren abantaila hiru golekoa delarik.
Championseko C multzoan Dinamo Volgograd eta Suediako Sävehof taldeek Errekopan aritzea baino ez dute jokoan. Errusiarrek etxean arituko dira sei goleko aldearekin. Eta D multzoan, aukerarik gabe dago Viborg eta Buducnost, Thüringer eta Zvezda taldeek Main Round izango dute helburu, lortzen ez duena Errekopara pasatuko delarik.
Ondorioz, Ligan jarriko du burua Bera Berak zozketa eguna iritsi bitartean –azaroaren 20an Vienan- edozein kasutan aurkari gogor bati aurre egin beharko dio Bera Berak otsailean.
Reyes Carrerek eskatzen zuen bezala “muinari” leiala izan da gaur berriro ere Bera Bera eta defentsa bikainari esker eta Zoqbik atean egindako lan zoragarria medio, bigarren zati erdialdean lorturiko lau goleko aldeari eutsi dio eta partida irabaztea lortu du azkeneko 18 minutuetan bi gol baino sartu dituenean.
Horrela, Vienan azaroaren 20an Cup Winners Cupeko final zortzirenetako zozketan izango da Bera Bera, Danubius Galati Errumaniako taldea guztira 48-42 gainditu ostean.
Errumaniako talde ezezaguna izanik, Bera Bera urduri harrapatu zuen kanporaketako hasierako minutuetan Gaskan. Halere, esfortzua, elkartasuna eta sufritzen jakin izan zuen atzo Bera Berak eta hiru goleako abaintailarekin heldu da gaur Bidebietara.
Partidari hasiera bikaina eman diete Altuna eta oso kanporaketa ona burutu duen Alba Menéndezek –zortzi gol guztira-. Danubius Galatik ez zuen amorerik ematen eta partida berdindu du (11. Min 5-5). Errumaniarrek Eli Pinedo estutu dute, ezker hegalak posizioa hartzen zuen bakoitzean gogor oztopatuz. Horrela, sarrrera itsusi bategatik Gheorge jokalariari txartel gorria erakutsi diote.
Bestetik, Bera Berak Glibkori bidea ondo itxi dio. Gaskan golegile nagusiena, ukrainiarrak eta Pinedok 20 minutu behar izan dituzte gola egiteko. Castroren bi golei esker 8-11 goitik Bera Bera jarri da atsedenaldira iristeko sei minutu falta zirela. Halare, María Núñez bi minutu eserlekura bidali dute eta Danubius gainetik jarri da (28. Min 12-11).
Orduan Zoqbi agertu da eta Eider Rubiok erasoari irteera eman dio. Donostiarrak sartutako bi golei esker, 12-13 aurretik jarri du Bera Bera atsedenaldian, atzo bezala.
Bigarren zatian, defentsak izan dira nagusi. Glibko eta Burlachenkok berdinketa lortu dute (36 min. 16-16) baina hortik amaierara Danubiusek hiru gol baino ez ditu sartu. Donostiarren erasoa antzeko zebilen. Zati honetan defentsan aritu den Eli Pinedo eraginkorra zen zazpi metroetatik, Ziarsolok berreskuratu duen baloi bat Menéndezen bitartez sareetan bukatu da eta Errumaniarren beste baloi galdu batek Pinedok aprobetxatu du (39. Min 16-19).
Bera Bera hobeto zebilenean Bidebietan argiak joan dira. Bost minutuko ‘atsedena’ ez zaio ondo etorri taldeari. Danubiusen bi kanporaketak ez ditu aprobetxatu eta orduan Zoqbik zalegoak erotu ditu. Lehendabizi Glibkori geldiketa bat –ukrainiarrak amets gaiztoak izango ditu gaur-, Ziarsolok 16-20 jarri du eta partida guztiz erabaki duena izan da Zoqbik egindako bi geldiketa, Glibkori penaltia eta ondorengo aldaratzeak gelditu ditu brasildarrak. Matxalenen beste gol batek finalzortzirenetan kokatu du Bera Bera (42. Min 16-21).
Halere, sufritzeko asko zegoen. Hortik aurrera Bera Berak gol bakarra egin duelako. Baina hor zegoen Zoqbi, Errumaniarrak etsitzeko eta Bidebietan bildu diren zaletuak harritzeko.
Ondorioz, Bera Bera intentsitate handiko kanporaketa baten jabe egin da inolako erreztasunik eman duen aurkari gogor batean kontra. Datorren urteko otsaileko aurreneko bi asteburuetan jokoan izango dira Cup Winners Cupeko finalzortzirenak. Datorren asteburuan ezagutuko ditu Bera Berak balizko aurkariak, horien artean, egun Champions Leaguen aritzen diren lau talde.
Fitxa: Danubius Galati 19, Bera Bera 22
Bera Bera 22 (13+9): Zoqbi, Altuna (2), Rubio (6, 2p), Elorza (1), Núñez (1), Menéndez (4) eta Pinedo (4, 3p) -titularra- Ziarsolo (2), Ederra eta Castro (2).
Danubius Galati 19 (12+7): Bobeica, Zaremba (2), Patuleanu (1), Glibko (6), Gheorge (3), Lazarin eta Marginean (2)–titularra- Curtean (3), Burlachenko (2), Cioaric, Trandafir, Crivlevit, Basa eta Ancerencu (o.a.).
EHFko delegatua: Jean Ives Renon (Frantzia).
Epaileak: Marco Di Domenico eta Lorenzo Fornasier (Italia).
Kanporaketak: Menéndez (2), Elorza, Altuna eta Núñez (2) Bera Beratik eta Zaremba, Patuleanu, Burlachenko (2), Marginean, Gliko eta txartel gorria Gheorge (18’) Danubiusetik.
Partzialak: 4-2, 5-5, 6-6, 7-8, 9-11, 12-13 –atsedenaldia- 15-16, 16-19, 16-20, 17-21, 18-21 eta 19-22
Partida amaiera bikain batek hiru goleko abantaila eman dio Bera Berari gaur Gaskan jokatutako partida Danubius Galatiren aurrean, hasiera hasieratik gauzak zailak jarri dituen Errumaniako taldea.
Azkeneko bost minutuetan baino ez du tartea zabaldu Bera Berak –gehienez lau gol-. Une horietan defentsa sutsu batekin erantzun diote Danubiusi, jaurtiketak oztopatzen Ederra eta Menéndezen blokajeak medio eta Zoqbiren geldiketei esker. Brasildarrak Eli Pinedori eman dion pase batek 25-22 ezarri du, Amurrikoak Elorzari egin dioten penaltia gauzatu du (26-22) eta azken jokaldian Glibkok egindako golarekin –zortzigarrena- bihar Bidebietan lehia izango dela aldarrikatu du.
Partida hasiera traketsa izan du Bera Berak, bi penalti langara bidali ditu, aurreneko bost minutuetan golik gabe eta 1-4 partzialari aurre hartu behar. Bera Beraren lanaren poderioz pixkanaka murriztu du aldea, Eli Pinedo aurrean jarrita 5-1 defentsa onari esker. Donostiarrek, halera, arazoak zituzten erasoan eta golak banatu ditu Eider Rubio, Altuna, Castro, Ederra eta Menéndezen artean –hiru egin ditu zarauztarrak-. Horrela berdinketa iritsi da (25 min. 9-9) eta atsedenaldian aurretik heldu da (13-12).
Bigarren zatian, Eli Pinedo agertu da erantzukizuna hartuz. Hegalak, bi penalti ere sartu ditu, defentsan sendo aritu da eta guztira bederatzi gol sartu ditu –zazpi zati honetan-. Partida bizia bezain estua zen eta edozer kanporaketa aprobetxatzen zen.
Errumaniar taldean Glibko ukrainiarra eta Curtean hegala –lau gol- izan dira onenak eta, aipatzekoa ere defentsa.
Bihar Bidebietan (12etan), Bera Bera hiru goleko aldeari eusten saiatuko da, 23. gola sartzen duenean lau goleko izango da.
Fitxa: Bera Bera 26, Danubius Galati 23
Bera Bera 26 (13+13): Zoqbi, Altuna (1), Rubio (3, 2p), Elorza (2), Núñez (2), Dunay eta Ziarsolo (1)–titularra- Pinedo (9, 2p), Ederra (2), Menéndez (4) eta Castro (2).
Danubius Galati 23 (12+11): Bobeica, Zaremba (1), Curtean (4), Cioaric (1), Marginean (3), Glibko (8) eta Lazarin (3) –titularra- Burlachenko (2), Patuleanu (1), Gheorghe, Trandafir, Crivlevit eta Basa.
Epaileak: Marco Di Domenico eta Lorenzo Fornasier (Italia). EHFko delegatua: Jean Ives Renon (Frantzia).
Kanporaketak: Elorza eta Núñez (2) Bera Beratik eta Zaremba (2), Curtean, Burlachenko eta Glibko Danubiusetik.
Partzialak: 0-2, 3-5, 4-6, 5-8, 9-9, 13-12 –atsedenaldia- 14-14, 16-16, 18-16, 23-22 eta 26-23
Gertakariak: 600 pertsona Gaskan. Bera Berako jokalariek Verónica Cuña animoak ematen kamisetak erakutsi dituzte.
Bera Bera Eskubaloiak eta Autocentro Igarak akordioa berretsi dute zentro honek Cup Winners’ Cup Europako lehiaketan Bera Beraren kotxe ofiziala babesteko.
Kotxeei orotariko zerbitzuak eskaintzen ditu Autocentro Igarak, batez ere, Audi eta Volkswagen izeneko autoei.
Lerro hauen bitartez, Autocentro Igarari eskerrak eman nahi diegu Bera Bera Eskubaloiarekin izandako lankidetza dela eta.
Asteburuko harrobiko taldeen partiden inguruan leku aldaketak da azpimarragarriena. Alde batetik, senior mailako Egia Bera Berak Bidebieta kiroldegian jokatuko du bihar larunbata arratsaldeko 4,30etan Urnieta London School taldearen aurka.
Euskal ligan, Bera Bera Egia kadete nahiz jubenil taldeal igande goizean Barakaldon izango dituzte hitzorduak. Zuazoren aurka arituko dira kadeteek 10,45etan eta jubenilek 12,30etan.
Gipuzkoako txapelketan, infantil taldeek ez dute jardunaldirik, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Ordizia Irurena hartuko du Gascan (15etan) Bera Bera eta Danubius Galati taldeen partida aurretik.