Bera Bera

Select your language

Iazko irailaz geroztik 32 partida ofizialak jokatu ostean (Supercopa, Champions Leagueko sei, Ligako 22 eta Kopako, hiru), Bera Berako plantillak ilusioz beteriko helburu lortze aldera ekingo die falta diren lau partidei, hau da, txapelketa berrestea eta, ondorioz, triplete delakoa. Alcobendasen ospaturiko Erreginaren Kopa ostean (martxoaren 14tik 16ra) Ligak bi etenaldi izan ditu, batean Eurokopa jokatu ahal izateko partidak zirelarik eta bestea Aste Santua dela eta. Halere, Elxen eta Valladoliden lorturiko garaipenek berretsi dute taldea helburua gertu ikusten duelarik baina ez du erlajazioriok nahi eta guztia eginda dagoela sinistu. Bi garaipen eta berdinketa bat da Bera Berak behar duena lau partidetan. Eta hori Rocasa ace Gran Canaria taldeak jokoan diren zortzi puntuak eskuratuz gero. Gipuzkoarrek larunbat honetan Bidebietan (19etan) Kukullaga Etxebarri hartuko dute, Pabellón de los Sueñosen jokatuko dute maiatzaren 3an (18etan) Helvetia Alcobendasen aurrean eta Bidebietan maiatzaren 10ean (19etan) Mar Alicante izango da, Rocasarekin batera orain arte Bera Bera gainditu duen taldea bakarra eta donostiarrek Liga Leonen itxiko dute maiatzaren 17an. Sudurrean ebakuntza eta gero Patri Elorza baja izango delarik, plantillak arratsaldero egiten du lan Bidebietan. Larunbatean Kukullaga Etxebarri izango du aurrean, jaitsiera postuak saihesteko puntuen premia duen taldea. Zumarragan ospaturiko Euskal kopako finalean 23-19 irabazi zuen Bera Berak, bigarren zatian okertu zen norgehiagokan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores