Bera Bera adorez beteta agertuko da Alcobendasen lorturiko garaipenari esker. Castelldefelsek, aldiz, ezin izan zuen etxean puntuak urratu Porriñoren aurka. Igo berri diren kataluniarrek Itxako eta Castro dituzte azpian sailkapenean, etxetik kanpo lizarrakoak eta kantabriarrak gainditu dituztenak. Albiste txarrenak lesioak izan dira, Dolo Martin –Vero Cuña antzera- eta Ivet Mussons sudur-trenkada apurtu zuen eta laster izango da berriro pistan.
Donostiarrek golak sartzeko erreztasunarekin jarraitu nahi dute -42 Valenciaren aurka eta 35 Alcobendasen aurrean- eta defentsan sutsu, kontraerasoak baliatuz. Reyes Carrerek azken aldi honetan deitu dituen jokalariak prest ditu.
Biharko partida ostean, HC Danubius Galati taldearen aurkako kanporaketa izango du hizpide Bera Berak, Cup Winners’ Cupeko hirugarren txandakoa dagokiona. Errumaniako taldearekin sinatutako hitzarmena medio, kanporaketa osoa Donostian burutuko da, horrela, Bera Berak Basque Country kamisetak estrenatuko ditu larunbatean Gaskan -17,30etan ETBKSAT- eta igandean Bidebietan, 12etan.
Alcobendaseko ‘Ametsen kiroldegian’ apirilaren 21ean jokatutako partida horretan Tati Garmendiak Reyes Carrere ordezkatu zuen belaunean ebakuntza egin ziotelako. Hamar minutu falta zirela lau gol azpitik zihoala, Bera Bera partidari buelta emateko gain izan zen (25-26) eta, ondorioz, Championsen tokia eskatu.
Alcobendasek Ciobanu, Mireya González, Álvarez eta Marta López jokalariak galdu arren, arriskutsu izaten jarraitzen du Silvia Arderius gidaritzapean. Besteak beste, Teresa Francés fitxatu du eta egun hegala da taldeko golegile nagusiena. Madrildarrek Rocasa liderraren aurka galdu dute bakarrik (33-30) eta etxean aise nagusitu dira Kukullaga, Zuazo eta Castro taldeen aurrean.
Alba Menéndez, alta
Bera Bera Eskubaloiak bihar egingo du bidaia Elxen aurkeztu zuen deialdia berarekin. Horrek esan nahi du Alba Menéndezek txorkatilan duen bihurdura hobeto duela. Valenciaren aurka baja izan zen zarauztarra gaur goizean ondo entrenatu da eta deialdian sartu da Esther Arrojeriarekin batera.