Bera Bera

Select your language

Bidebietan duela hilabete baino gehiago Castelldefels gainditu ostean, Bera Bera Eskubaloia Ligara itzuliko da jaitsiera postuetan dagoen beste aurkari baten aurrean, edozein pistatan puntuak lortzeko premia duen talde batean aurka, alegia. Kukullaga Etxebarri izango da Bidebietan (larunbatean, 19etan, Juanjo Gude eta Carlos Gude, Euskadi) sailkapenean azken aurrena gisa, Adesal Córdoba taldea baino puntu bat gehiago duela eta Castelldefels baino bat gutxiago. Azken bi norgeniagoketan Kordoban garaipen garrantzitsua eskuratu zuten bizkaitarrek baina Etxebarrin berdinketa besterik ez zuen atera Castelldefelsekin. Alcobendaseko Kopa eskuratu ostean Castelldefelsekin egin zuen bezala, Bera Berak erlajazioa alde batera utziko du eta garaipen berri bat eskuratu nahi du bigarren Liga atarian utziko lukeena. Donostiarrek Kukullagarekin laugarren aldiz topo egingo dute aurtengo denboraldian, Ligako joanekoaz gain (15-40), abuztuan eta abenduan lagunartekoak izan zituzten eta azken partida urtarrilean Zumarragako Euskal Kopako finala izan zen (23-19). Biharko Patri Elorza baja izango da, halere, Bera Berak defentsari eutsi nahi dio bizkaitarrei aurre egiteko eta kontraerasora irteteko. Ligako 22 norgehiagoketan, Bera Berak 20 gol baino gutxiago jaso ditu partidako, ia 28 gol sartzen dituelarik. Etxeko partidetan donostiarrek 29 gol baino gehiago sartzen dituzte eta etxetik kanpo ia 27. Golak jasotzerakoan ia ez dago alderik etxean edo kanpoan, Bidebietan 19,82 eta Donostiatik at, 20. Horrela, guar arratsaldeko entrenaldiaren faltan, ziuraski Imanol Álvarezek Valladoliden izan ziren hamalau jokalariak sartuko ditu deialdian, Yamiley Rodríguez atezaina barne, Aularen aurka bi penalti gelditzen saiatu zena –bat langara bidali zuten-.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores