Txapelketako aurreneko herrena jokaturik eta etenaldiaren bezperan, Bera Bera bihar ostirala Leonen izango da sailkapenean BM Rocasa nahiz Elche Mustang presionatzen jarraitzeko. Alacanteko taldeak gaur hartuko du Itxako, nafarrek Zipren jokatuko baitute asteburuan.
Egungo futboleko ordutegian –bihar ostirala 20,45etan- Bera Berak iaz garai honetan lortu zuena errepikatu nahi du, Europako kanporaketa gainditu ostean Sagunton irabazi eta Championseko lekua bereganatu zuen txapelketa amaitu bitartean.
Aurtengo egoera ezberdina da, lehenengo itzulia amaitzeko lau partida gelditzen direnean –-Kopa jokatzeko aukera izango dutenak zehazten dira orduan- Cleba Leonek zazpigarren postuari eutsi nahi dio, Bera Berak gorago begiratzen duen bitartean.
Halere, donostiarrek jakin badakite Leon ez dela plaza erraza izan. Izan ere, azkeneko bi urtetan adina berdinketa izan dira, (28-28 eta 26-26). Iaz Bera Bera 17-13 markagailuari buelta emateko gai izan zen baina zazpi minutu falta zirela Eli Pinedori bidegabeko txartel gorri ikusi zuen eta Leonenek berdintzeko aukera izan zuen.
Errumaniako Danubius Galati taldearen aurka intentsitate handiko kanporaketa bizi ostean, Bera Berak bi egun jai izan ditu, atzo arratsaldean eta gaur goizean entrenatu du eta bihar eguardiko 12etan irtengo da, Olmillos de Sasamon herriko El Castillo jatetxean bazkalduko du eta Leongo Kiroletako Jauregian iritsiko da 18,30ak inguruan.
Reyes Carrerek azkeneko deialdietako jokalariak prest ditu. Bera Berak garaipena nahi du bihar lehiaketako aurreneko zatia ondo bukatzeko, batez ere etxetik kanpo partida zailak izan dituenean: Porriño, Guardés, Elche, Alcobendas eta León.
Lerro hauen bitartez, Bera Bera Eskubaloiak kolaboratzailea, babesle, entitate eta instituzioei eskertu nahi die azkeneko aste hauetan zehar izan duten inplikazioa, egindako lana eta emandako laguntza Cup Winners Cupeko kanporaketaren antolakutza arrakastatsua izateko.
Horretarako, Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak “oso positibotzat” jo du bizi duen esperientzia, “kirol arloan Errekopako finalzortzirenetan izatea lortu dugulako eta EHFren aurrean antolakuntza ona izan delako, markagailu estu eta intentsitate handiko kanporaketa izan denean, hain zuzen ere”.
Europako kanporaketa honek gainera asteburu honetan jendetza dakarten beste kirol eskaintzeekin topo egiten zuenez, Gaskan larunbatean eta Bidebietan igandean ospatu diren bi partidak, kanporaketa osoa, alegia, erronka handia suposatu du Bera Bera Eskubaloirentzat. Hala eta guztiz ere, oso nota ona atera dugu pertsona eta entitate ugarik emandako laguntzari esker.
Horrela, ohiko eta leiala diren kolaboratzaileaz gain –geroz eta gehiago eskatzen diegu-, babesle ofizialaz gain, bereziki aipatu behar ditugu Basquetour eta Jaurlaritzako Kiroletako Zuzendaritza ‘Basque Country’ markarekin babeslegoa gauzatu delako, Basque Team eta Euskaltelei esker joaneko partida telebistaz ikusi zelako, Donostia Kirolak eman dituen erreztasunak Josean Gaska kiroldegia erabiltzeko orduan, Eroski Bidaiak Errumaniako delegazio handiari ostatua lortu zuelako, Autocentro Igarak Bera Berak erabili dituen kotxeak babesteko eta Ziaboga Jatetxeari eta Pelotadendari emandako laguntzagatik.
Hobetzekoak
Etorkizunari begira planifikazioan hobetu beharra dagoela Bera Beraren ustez, kontuan hartzen badugu ez dela urte bakarra Behobia-Donostia lasterketarekin topo egiten dugula. “Aurten, gainera, Josean Gaskara gerturatu ziren zale askok jakinarazi ziguten kiroldegira iristeko izan zituzten arazoak, batez ere aparkatzerako orduan, Behobia txiki eta Belodromoan Korrikalarien feria tartean” adierazi du Tati Garmendiak.
Hortik aurrera, Bera Bera pozik dago taldeak bi partidatan zabaldu dituen baloreekin eta EHFko delegatuaren aurrean erakutsi den antolakuntza maila. Bitxikeri gisa, Basque Country kamisetak estrenatu direnean –Eusko Jaurlaritzak turismo marka erabiltzen duena-, harrigarria sortatu zaigu Errumaniako Galati hiriko udal ordezkariek Bilbo bisitatzeko jarri zuten gogoa, ordu gutxi batzuetarako izan bazen ere.
Hurrengo erronka, datorren urteko otsailean. Azaroaren 20an jakingo dugu nor izango den aurkaria.
Bera Bera Eskubaloiko jokalari Eli Pinedo izango da gaur Jose Ituarte kazetariak zuzentzen duen ‘La entrevista’ saioko kirolari gonbitadua, gaueko 10,30etan hasiko den saioan ETB KSATen.
Ordu erdiko elkarrizketa atseginean, Eli Pinedo Londreseko Joku Olinpikoetan bizitakoa gogoratuko du, eskubaloian nola hasi zen, Danimarkako esperientzia, Reyes Carrere eta Jorge Dueñas selekzionatzaileak izango ditu hizpide, Bera Beraren aurtengo helburuen berri emango du eta etorkizunaz ere mintzatuko da.
Nihon TV
Harritzeko modukoa bada ere, Japoniako Nihon Telebistari lotuta dagoen produktora bat harremanetan jarri da Bera Bera Eskubaloiarekin Pinedo ahizpa bikiekin erreportaje burutzeko, Eli eta Patrirekin, alegia.
Warakora izeneko programaren profila betetzen dutenez Elik eta Patrik protagonistak izango dira Japonian oihartzun handiko omen duen saioan, herri eta hirie desberdinetako kultura, historia eta bitxikerien berri eman nahi duena.
Horrela, bihar egun osoan zehar Bidebietan egingo den entrenaldiaren irudiak ez ezik Donostiarenak ere hartuko dituzte.
Harrobiko talde guztiak ez ohizko pistaran aritu ziren pasa den asteburuan, batzuk etxean jokatu arre. Mauge Gezalak zuzentzen duen senior taldeak sendo jarraitzen dum partida guztiak irabazi dituelarik. Larunbatean Bidebietan Egia Bera Berak 34-23 gainditu zuen Urnieta London School taldea.
Euskal Ligan, zorterik ez Barakaldon igandean. Bera Bera Egia jubenil taldeak 29-18 galdu zuen eta gol bakar batez kadete mailako taldeak Zuazo liderraren aurka (21-20).
Gipuzkoako txapelketan berriz nagusitasunez aritu zen Bera Bera Egia kadete 2 taldea Ordizia Irurenaren aurrean (30-7) Gascan Errekopa aurretik jokatu zen partidan.
Azkenik, infantilek Yoldin alde eta kontra, hau da, Bera Bera Egia Bi taldeak lidergoan sendo jarraintzen du 19-5 Egia Bera Bera gaindituz eta Bera Bera Egia Bat taldeak 15-16 galdu zuen CDB Leizaranen aurka.
Bera Bera eta Danubius Galati taldeen arteko Cup Winners Cupeko kanporaketaren joaneko partidako atsedenaldian, Josean Gaska kiroldegian ospatu zena, 031 zenbakiarekin sortatu zen saria lortu zen txartela.
Horrela, partida ikusten ari zen Mirarik dastatzeko menuaz gozatzeko aukera izango du Pasai Donibaneko Ziaboga jatetxean. Mirari, gozatu!