Duela hamar egun Madrilen igaro zuen konzentraziotik etorri zen eta gaurtik Guadalajaran da Maitane Etxeberria Sagrario Santanak zuzentzen duen junior mailako selekzioarekin beste egonaldi bat betetzera. Hortaz, Montse Puchek Valladolideko Aula taldearen aurkako partida -larunbatean (19etan) Huerta del Rey kiroldegian- prestatzeko ostiral arte ez du lezotarra izango.
Izan ere, junior mailako selekzioak Errusian ospatuko den Mundialerako txartela lortzeko sailkatze faseari bitartean ekin behar diola martxoaren 18tik 20ra Polonian non bertako selekzioa, Turkia eta Eslovakia izango dituen aurkari.
Etxeberriarekin batera, Santanak deitu ditu beste lau euskaldun: Nora Kortaberria eta Ane Artola Aiala Zarautzetik eta Maddi Aallá eta Nayla De Andrés Prosetecnisa Zuazo Barakaldotik.