Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloia ez da Bidebietan mozorrotu, intentsitate handiko defentsari eta kontraerasoei heldu zien Canyamelar Valencia (29-23) gainditu eta Rocasa liderrari gertutik jarraitzeko.
Lehengo astean Zarautzen bezala, Bera Bera sutsu atera da defentsa eta kontraerasoari esker 5-0 partziala lortu du, lehenengo zatia ondo kudeatzeko balio izan ziona. Vicent Nogués entrenatzaileak 3. minutuan gelditu zen partida (4-0) baina Canyamelar Valencia taldeari kosta egin zaio partidan sartzean.
Bea Fernándezek jautiketan asmatu duenez, defentsan hutsuneak ireki dira. Erasoan Patri Alonsok mantendu du bere taldea partidan. Noguések Marín atezaina ere atera du eta Puchek hasieran Sans y Martínez erdian, Etxeberria eta Pinedo ondoan eta Arrojeria eta Bea Fernández hegaletan. Ederrak Sans ordezkatu du erasoan.
Pinedoren golari esker 14-8 jarri dira donostiarrak eta ostean Alicia Fernández, Alba Menéndez eta Ezkurdia sartu dira, maila atsedenaldira mantenduz (18-11).
Bigarren zatian bi partida ikusi izan dira. Zugarrondok Temprano ordezkatu du atepean eta akatsak tartean, Bera Berak abantail aipagarria hartu du Alicia Fernándezen golarekin (40 min. 22-12).
Halere, Cristina Morell alboko jokalariak ardura hartu du, Alonso eta Bea Herreros pibotea lagun eta Canyamelar Valenciak tartea murriztu du. 23-18 markagailuan, Puchek hutsartea eskatu du baina valentziarrak 24-21 jarri dira bederatzi minutu falta zirela.
Puchek hasierako zazpikotea jarri du eta Bea Fernándezen bi gol eta Etxeberriaren beste bat lasaitasunera ekarri dute Bidebietara (55. min. 27-22), garaipena lotuz.
Hortaz, bi puntu gehiago eta Mecalia Atlético Guardések Porriñon jasotako porrotarekin esan daiteke, oraindik asko falta badaere, Rocasak eta Bera Beraren arteko lehia estua izango dela denboraldi amaiaera arte.
Fitxa: Bera Bera 29, Canyamelar Valencia 23
Bera Bera 29 (18+11): Temprano, Etxeberria (3), Ana Martínez (4), Arrojeria (1), Bea Fernández (6), Sans (4) eta Pinedo (4) –titular- Ederra (2), Alicia Fernández (3), Menéndez (1), Ezkurdia (1), Yáñez eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Eider Lizarbe.
Canyamelar Valencia 23 (11+12): Aguas, Cañavera (1), Alonso (9, 5p), Bejarano, Herreros (3), Esterri eta Segura (1) –titular- Morell (4), Amo (1), Paya (4), Descalzo eta Marín (o.a.)
Epaileak: Javier Gutiérrez –kantabriarra- eta Sergio Elordui –euskalduna-. Kanporatuak: Sans (2), Ezkurdia, Etxeberria eta Alicia Fernández Bera Beratik eta Segura, Esterri eta Morell Canyamelar Valenciatik.
Partzialak: 5-0, 7-3, 10-4, 13-6, 17-9, 18-11 –atsedenaldia- 19-12, 21-12, 23-16, 24-19, 26-22 eta 29-23

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores