Larunbat goizean Bera Berako jubenil taldeak Indupime Basauri hartu zuen Bidebietan, bigarren faseari ekinez. María Graciaren jokalariek asmatu zuten jaurtiketetan garaipena etxean utziz (35-29). Datorren asteburuan Ermuan Errotabarri izango dute aurrean.
Arratsaldean, Bera Bera senior taldeak Aiala Zarautzi irabazi zion partida (20-19). Norgehiagoka osoa aurretik joan zen Dani Nieta eta Josu Manzano entrenatzaileen taldea eta bigarren zatian Udane Rodríguez atezainak geldiketa onak egin zituen bi puntu gehiago poltsikoratuz. Datorren igandean Bidebietan (12.30etan) Usurbil liderra hartuko du Bera Berak, partida guztiak irabazi dituen talde bakarra.
Argazkian, Ane Sarasola
Ikus Bera Bera vs Aiala Zarautz A partidaren argazkiak (JA Garaikoetxea)