SUPER AMARA Bera Berak Porriño gainditu du (25-19) distirarik gabe
Kopa osteko partida zaila izan ohi da, batez ere, finala luzapenean galdu duen talde batentzat. Halere, distirarik gabe bada ere, SUPER AMARA Bera Berak Godoy Maceira BM Porriño gainditu du bigarren zatian jokua hobetuz eta Ana Martínezen gidaritzapean.
Montse Puchek hasieran Temprano atezain kokatu du, Sans eta Elorza erdian, Martínez eta Menéndez ondoan eta Aramendia eta Ezkurdia hegaletan. Donostiarrak eskuin hegalekoa jarri du entrenatzaileak Etxeberria eta Lópezen bajak zirela eta, azken hau eserlekuan izan da baina Puchek atsedena eman dio horkatila sendatze aldera. Martínezek ireki du markagailua, 3-1 jarri dira aurretik gipuzkoarrak baina Samartin eta Gilek berdindu dute lehia, aurretik ere jarri da Godoy Maceira BM Porriño, kataluniarraren golarekin.
Erasoan makal eta erritmorik gabe, baloi ugari galduz. Puchek partida gelditu du (15. min 5-6) eta kanporaketa bat bitartez 3-0 partziala lortu du SUPER AMARA Bera Berak Martínez penaltiz eta Encina eta Aramendia kontraerasoan. Tempranok geldiketak egin ditu eta Sansek gola sartu du pivotean, Berasategi eta Lizarbe sartu dira, halere, Irene Sánchezen bi geldiketak eta Lorena Pérez eta Sandra Lópezen golekin galizarrek berdinketa lortzeaz gain, Andrea Dapenak aurretik jarri du taldea. Abel Estévezen errotazioa arren, galizarrak aurretik iritsi dira atsedenaldira Bidebietan, (10-11) 2014ko azarotik gertatzen ez zena.
Bigarren zatian, SUPER AMARA Bera Berak estutu du defentsan eta Zugarrondoren laguntza izan du atepean. Bost minutuean Menéndez, Elorza eta Martínezen golei esker tartea ireki du baina baloiak erraz galdu dituzte gipuzkoarrek. Liranzok bi gol sartu ditu, Zugarrondok mantendu du abantaila Ana Martínezek ardura hartu duen arte.
Zaldua eta Menéndezek kanporatu dituzte, SUPER AMARA Bera Berak lau jokalari pistan izan ditu une batean baina azken minutuetara tartearekin iritsi da. Puntuaz gain, Encina, Lizarbe eta Zaldua –bina gol- jokalarien ekarpena izan da. Lidergoa, hortaz, Bidebietan gelditu da.
Loterías Liga amaitzeko hiru jardunaldi gelditzen dira eta jokalariek jakin badakite hiru final direla. Hirurak irabaztekotan, titulua Donostian geldituko da. Hurrengo finala, larunbatean Telden Rocasaren aurka.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 25, Godoy Maceira BM Porriño 19
SUPER AMARA Bera Bera 25 (10+15): Temprano, Ezkurdia (2), Elorza (1), Ederra, Martínez (10, 2p), Menéndez (1) eta Aramendia (2) –titular- Sans (3), Lizarbe (2), Encina (2), Berasategi, Zaldua (2) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: López.
Godoy Maceira BM Porriño 19 (11+8): Irene Sánchez, Gil (4, 3p), Rivas (1), Cacheda (1), Cerqueira (3), Samartin (2) eta G, Martínez (2) –titular- Pérez (1), N. Martínez, Liranzo (2), Andrea Dapena, Alba Dapena, López (2), Campo (1) eta Otero (o.a.)
Epaileak: Monjo (Madril) eta Moyano (Gaztela-Leoi)
Kanporatuak: Encina, Ezkurdia, Zaldua eta Menéndez SUPER AMARA Bera Beratik eta Liranzo (2) eta Samartin Godoy Maceira Porriñotik.
Partzialak: 3-1, 4-4, 5-6, 7-6, 9-8, 10-11 –atsedenaldia- 12-11, 15-13, 15-13, 18-15, 22-17 eta 25-19
Gertaerak: Partida 15 minutu beranduago hasi da BM Porriñok trafiko arazoak izan dituelako
Infantil mailako Bera Bera Urdinak txaloak jaso ditu Gipuzkoako Final irabazi zuelako atzo.