SUPER AMARA Bera Bera igande honetan itzuliko da Loterías Ligara Bidebietan 12etan,
23. jardunaldiari dagokion partidari non Kopako antolatzailea hartuko duen, Godoy Maceira BM Porriño (David Monjo –Madril- eta Francisco Javier Moyano –Gaztela Leoi). Komunikabideen aurrean, hasteko Montse Puchek Maialen Múgicaren lesioa aipatu du, ezker belauneko lotailu gurutzatua apurtuta baitu. “Datorrren denboraldira arte egongo ez diren hiru jokalari ditugu, pena izan da Múgicarena orain bera jokua hobera joan denean”.Entrenatzaileak onartu du egorera, halere, aipatu du “Maitane Etxeberria baja izango dela igandean eta zalantza Rocasaren aurka”. Hegaleko internazionalak duen minak galeraziko dio Godoy Maceira BM Porriñoren aurka egotea. Puchek adierazi du “Kopak, batez ere finalerdiak guretzako fisikoki galera handia izan zen, finalean nagusi izan ginen indarrak parekatuak izan zirenean”. Loterías Ligaren inguruan, jardunaldiaz galdeturik eta Guardesek Valladoliden jokatu behar duen partidaz, Puchek aitortu du Aularengan “konfiantza” baduela “bere pistan oso indartsu delako”, izan ere, SUPER AMARA Bera Berak bigarren itzuliko lehen jardunaldian bertan galdu zuen.Bere taldeaz aipatu du “garrantzitsuena da jokalariek txipa aldatu behra dute, lau jardunaldi ditugu aurrez aurre ez dira Kopa bezalako hain exijenteak izango hiru partida jarraian direlako eta nik jokalariengan sinisten dut lau finalak irabazteko”.Eta aurrena igandea, 12etan Bidebietan. Puchek gonbidea egio dio “zalegoari jokalariei omenaldi bat egiteko Kopan kementsu egon direlako eta Porriño gainditzeko hauspoa behar dugulako”. Etxeberria izan ezik Kopan izan zirenak deitu ditu Puchek.