Sinfín eta Malkaitz taldeei errespetu osoarekin, antza Bera Berak eta Club Balonmano Móstolesek Bidebietan gaur hasi den Zilarrezko mailara igotzeko faseko partidarik erabakiorra jokatu dute. Madrildarrak nagusitu dira (21-22) nahiz eta Eider Lizarbek azken jaurtiketan berdiketa izan du norgehiagoka amaitzeko segundu eskas batzu falta zirela.
Partida estua izan da, bigarren zatian Mostoles ia beti aurrean izan arren. Bera Bera sutsu atera da (3-0) Lizarbe eta Gracia jokalarien bidez baina entrenatzaile madrildarrak lehia gelditu du bere taldea esnatzeko, Macías jokalariaren gidaritzapean. Eta lortu du. Atsedenaldian berdinketa (11-11).
Bigarrenean, Móstolesek hiru goleko tartea ireki du baina Errekondoren bidez Bera Bera gerturatu da, madrildarrak estutuz eta azken minutuetan Gracia eta Lizarberen bidez ia berdinketa urratzeko modua izan duelarik.
Bihar bigarren jardunaldia. 18etan, Malkaitz vs Móstoles eta 20etan, Bera Bera vs Sinfín.
Fitxa: Bera Bera 21, CB Móstoles 22
Bera Bera 21 (11+10): Rodríguez, Sarasola, Lizarbe (6), Errekondo (7), Vázquez (1), Lasa, Husillos (1), Gracia (3), Jaka (1), Eguren (1), Amilibia, Goikoetxea, Gorostidi (1), González, Etxezarreta, Oiarbide, Odriozola (o.a.)
CB Móstoles: 22 (11+11): Lorenzo, Azcona, Barrera (1), Barranco (5), Candil (1), Gallardo, Macías (11), Parras (1), Rodríguez, Roldán (1), Ruiz (2), San Miguel (o.a.), Trojaola, Elena Vega, Paula Vega
Epaileak: Joan Laba eta Sergi Melus (Catalunya)
Kanporatuak: Lizarbe (2), Gorostidi, Errekondo, Goikoetxea eta Sarasola Bera Beratik eta Macías (2), Trojaola (3), Candil (2), Barrera eta Parras Móstolesetik.
Partzialak: 3-1, 4-3, 7-7, 9-9, 11-11, 11-11 –atsedenaldia- 11-14, 14-15, 15-15, 17-18, 19-20 eta 21-22