Gaur publikoki ezagutzera eman du hautatzaile berriak kanporaketa ofizialari ekiteko bere lehenengo zerrenda, hau da, abenduan ospatuko den Alemaniako Mundialean izateko Ukrania gainditu beharko du Espainiak, joaneako Sumy hirian ekainaren 9an eta itzulera Antequeran, hilaren 14ean.
Carlos Viver hautatzaileak SUPER AMARA Bera Berako Judith Sans eta Marta López deitu ditu kanporaketarako eta Izarren partidarako, Torreviejan burutuko dena LoteríasLigako jokalariez osaturiko talde baten aurka hilaren 16an.
Zerrenda nobedadeak dira azkeneko deialdiarekin konparatuz gero Marta López bera, Rincón Fertilidad Málaga taldeko Jennifer Gutiérrez ezker hegalekoa eta horrez gain, aipagarriak dira María Núñez eta Darly Zoqbi Bera Berako jokalari ohiak, Marta Mangué, Nerea Pena eta Almudena Rodríguez jokalarien itzulera. 16 jokalarietatik Loterías Ligan sei baino ez dira: SUPER AMARA Bera Berakoaz gain, Rocasa taldeko Silvia Navarro eta Rodríguez, Aula Valladolideko Amaia González de Garibay eta Málagako Gutiérrez. Konzentrazioa Madriden ekainaren 2an hasiko da.