Junior taldeak 12. postua lortu du Errusiako Mundialean
Sagrario Santana hautatzaileak zuzentzen duen selekzioak Moscún ospatzen ari den junior mailako Mundialean 12. postua lortu du.
Espainiak zazpi partida jokatu ditu, bertan izan direlarik Bera Berako Maitane Etxeberria eta Eider Lizarbe, Errotabarriko jokalari Ane Encina, Bera Berarekin harremana duena, eta Elgoibarko Nora Kortaberria eta Ane Artola zarauztarra, bi hauek Aiala Zarautz taldekoak.
Santanaren taldeak final-zortzirenetarako txartela eskuratu zuen Argentina, Egipto eta Kazajistán gaindituta eta Alemania eta Errumaniarekin galduta, finalerdietan direnak azken bi hauek. Final-zortzirenetan Espainiak ezin izan zuen Suediako defentsa gainditu (13-29) eta Brasilen aurka (25-33) galduta 12. postuarekin gelditu da.
Gipuzkoarrek oso esperientzia aberasgarria izan dute. Maitane Etxeberria da minutu gehien jokatu duen selekzioko jokalaria, bataz beste, 48 minutu eta ia hiru partida osorik. Eskuin hegaleko jokalariak 15 gol egin ditu. Eider Lizarbek beste hegalekoan izan du protagonismoa 26 minutu izan da pistan eta zortzi gol eign ditu donostiarrak, Mundialari hasiera eta amaiera ona eman diona.
Bestetik, Ane Encina partidako 13 minutu egon da pista, bost gol egin dituelarik. Lehenengo lerroan aritzen den Nora Kortaberriak Mundiala ona burutu du, partidako 37 minutu jokatuz eta 16 gol lortuz eta Ane Artolak, bataz beste, 19 minutu jokatu ditu hiru gol lortuz.
Orain atseden egun batzu izango dituzte aurredenboraldiari ekin aurretik.