Bera Bera

Select your language

Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak, bihar 19etan Kirol Etxean burutuko duen ekitaldian, 2015-16 denboraldiko sarien banaketari ekingo dio, Bera Bera Eskubaloia protagonista nagusia izanik. Alde batetik, Esther Arrojeria denboraldiko jokalaririk onena izendatuko du Federazioak eta Montse Puche entrenatzailerik onena. Bera Berak lorturiko lau tituluak –Liga, Kopa, Superkopa eta Euskal Kopa- argudio erabakiorrak dira, horrez gain, usurbiltarrak Unibertsitate mailako Mundialetik urrea ekarri du. Horrez gain, José Ángel Laca saria jasoko du Bera Bera Eskubaloiak eta Matxalen Ziarsolori Zilarrezko intsignia emango dio Gipuzkoako Federazioak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores