Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak Marta López jokalariengan aurkitu du eskuin hegalekoa indartzeko ahalik eta baliabiderik onena. Malagako internazionalak Donostian jokatuko du 2016-17 denboraldia, Frantziako Fleury taldean igaro dituen lau urteetan Liga, Frantziako Kopa eta Ligako kopa eskuratu dituelarik.
Hortaz, eskuin hegalekoa babestuko du Bera Berak, orain arte ardura hori Maitane Etxeberriak beregain hartu zuena. Marta Lópezen etorrerak presioa kenduko dio gipuzkoarrari eta bere jokuan hobetzeko aukerak eskaini.
26 urte izan arren, eskarmentu handiko jokalaria da Marta López. Alcobendasen lau urte egin zituen, Londresko Joku Olinpikoetan Carmen Martin ordezkatu ostean Frantziako Fleury taldeak fitxatu zuen, non ligako eskuin hegaleko jokalari onena izendatu zuten birritan. Txapeldunen ligako atarikoa ez ezik multzoen fasean eta main round delakoa ere jokatu ditu Malagako jokalariak.
Egun Rioko Joku Olinpikoak prestatzeko Jorge Dueñasek burutzen ari den prestaketa betetzen ari da. Norvegiako 4 nazioen izeneko txapelketan izango da López uztailaren 21etik 24ra bitartean, Pinedo, Temprano, Martínez, Sans eta Elorzarekin batera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores