Bera Bera

Hautatu hizkuntza

Urriaren 31tik azaroaren 18ra, super amara Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako lau jardunaldi eta Rocasa Gran Canariaren aurka European Leagueko QR3 kanporaketari ekingo die, etorkizuna erabakiko duten norgehiagokak, batez ere, Europan.

super amara Bera Berak A Sangriñaren kantxa zailean jokatuko du larunbatean (19etan), Atletico Guardesen aurka, kolideratoa galdu zuena Replasa Beti Onakekn aurka berdindu eta Malagan galdu ostean. Ondorioz, aurkari minduta aurkituko dute.

Europako konpromisoak tarteko, Guerreras Iberdrola Ligako zortzigarren jardunaldia aurreratuko da. super amara Bera Berak KH7 BM Granollers hartuko du Gascan azaroaren 4an, asteazkena, 19,30etan.

Azaroaren 6an, ostirala, talde donostiarra Teldera joango da QR3ko joanekoa Rocasarekin lehiatzeko (larunbatean 19,30etan Donostiako ordutegian). Ildo horretan, EHFk dagoeneko izendatu ditu epaileak eta delegatuak. Kanarietan, Filip Fahner eta Lukasz Kubis bikote poloniarrak zuzenduko du partida, eta Fernando Ramos britainiarra izango da delegatua. Bestalde, Donostian, Dragana Jakovljevic eta Danijela Sando Kovacevic serbiarrak izango dira epaileak eta Joao Costa portugaldarra EHFko delegatua.

Joan-etorri artean, super amara Bera Berak bederatzigarren jardunaldiko Ligako konpromisoari aurre egin behar dio Oviedon (azaroaren 10ean) eta Europako kanporaketaren ondoren, Sporting La Rioja Grafometal izango da Gascan bisitari, azaroaren 18an (asteazkena, 19,30etan). Eta egun horren ondoren, udazkeneko geldialdi luzea iritsiko da Europako txapelketa medio. Horregatik, gipuzkoarrek lidergoan jarraituko nahiko dute, ahal balitz, jokalariak berreskuratu eta abenduaren 30ean Sagunton ligara itzuli eta Elche hartu urtarrilaren 2an Gascan.  

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores