Bera Bera

Select your language

Lehiaketako aurreneko hilabetea burutu delarik, hiru taldek irabazi dituzte jokaturiko lau partidak: Mecalia Atlético Guardés, Super Amara Bera Bera eta Godoy Maceria BM Porriño, azkeneko zazpi denboraldietan ez bezala, Espainiako Federazioko web orrialdeak ikusten uzten duen bolada, alegia. Urte hauetan zehar bi talde baino ez ziren agertzen zortzina puntuekin eta gol average delakoari esker A Guardako taldea da líder (+33), ondoren donostiarrak (+23) eta O Porriñokoak (+9), hirugarren. Hortaz, Pontevedrako eta Gipuzkoako taldeak gelditzen diren partidak galdu gabe, izan ere, lehengo larunbatean Helvetia Alcobendasek porrota jaso zuen Mecalia Atlético Guardéseskin, Prosetecnisa Zuazok Málagan eta Rocasak Gijónen Mavi Nuevas Tecnologías (28-27) taldearen aurrean. Mecalia Atlético Guardés eta Super Amara Bera Bera taldeek antzeko ibilbidea burutu dute, José Ignacio Pradesen taldeak tarte gehiagorekin irabazi ditu partidak baina. Debutean galizarrek kostata gainditu zuten Málagako Rincón Fertilidad taldea (22-18) eta Gijonen ere sufritu zuten Maviren aurka (23-27). Ostean garaipen argiak eskuratu dituzte Base Villaverde (37-26) A Guarda eta Alcobendasen, baja ugari zituen Helvetiaren aurrean (17-31). Udazken beroa du Guardések, Leonera egingo du bisita iazko porrota gogoan, derbia hartuko du ondoren Godoy Maceria BM Porriñorekin, Teldera egingo du bidaia urriaren 29an, Prosetecnisa Zuazo hartuko du A Guardan eta Challengeko kanporaketari heldu aurretik Bidebietan izango da Pradesen taldea. Super Amara Bera Berak ere aurreneko partidak estu atera zituen Bidebietan Aula Valladolidekin (26-23) eta Elxen (27-29), aitzitik gaizki hasi arren tarte zabalarekin gainditu zituen Canyamelar Valencia (28-18) eta KH7 BM Granollers (20-28). EHFko azaroko kanporaketa baino lehenago Guardesek izan duen egutegiari aurre egingo diote Puche entrenatzailearen taldeak: Rincón Fertilidad (urriaren 15ean, 18etan), Mavi Nuevas Tecnologías (urriaren 22an, 17,30etan), Base Villaverde (urriaren 29an, 18etan eta Helvetia Alcobendas (azaroaren 5ean). Eta Europako joaneko partida bezperan, Super Amara Bera Berak Mecalia Atlético Guardés hartuko du eta kanporaketa erdian O Porriñora egingo du bidaia. Guardések izan duen egutegi antzekoarekin irabazi ditu lau partidak Godoy Maceria BM Porriñok, estu eta larri ibili arren. KH7 BM Granollers taldearen aurkako aurreneko partidan denbora agortua zegoela irabazi zuen, Málagan (26-28) eta Maviren aurka gol bakar batez ere lortu zuen garaipena (24-23). Larunbatean Madrilen Base Villaverderi irabazi dio (28-33). Abel Estévezen taldeak bosgarren jardunaldia urriaren 12an irekiko du Helvetia Alcobendasekin, madrildarrek Challengeko kanporaketari ekingo baitiote. Ostean, A Guardan jokatuko du derbia urriaren 22an. Markagailu estuak 2016-17ko denboraldiko Loterías Ligako hasierak markagailuak estu utzi ditu, izan ere, 28 partideetatik erdietan hiru goleko aldea edo gutxiago eman da bi taldeen artean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores