Bera Bera

Select your language

Jorge Dueñas hautatzaileak Maite Zugarrondo deitu du gaur arratsaldean, Super Amara Bera Berako atezaina selekzioko konzentraziora abiatuko da Silvia Navarro ordezkatuz.
Maite Zugarrondok bat egingo du Marta López, Ana Martínez eta Judith Sans taldekideekin, astelehenetik Madrilen direnak Alemaniako selekzioarekin aurkako bi lagunartekoak prestatzeko, ostiralean Hamburgon jokatuko dena eta igandean Lingen herrian.
‘B’ izeneko selekzioarekin Unibertsitate mailako Mundialean urrea lortu eta gero, 27 urte dituela debuta egingo du Maite Zugarrondok Espainiako selekzioko deialdi batean. Ana Temprano baja dela, egun Super Amara Bera Berako atezain titularra da iruñarra. Irailaren 14ko ebakuntza ostean Temprano lan fisikoarekin hasi da eta dena ondo joanez gero datorren astean atepean entrenatzen hasiko da.
Selekzioei zuzendutako astean, Jorge Dueñas frogak egiten ari da Suedian abenduan jokatuko den Eurokopari begira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores