Bera Bera

Select your language

Loterías Ligako aurreneko etenaldira lau garaipenekin iritsi da Super Amara Bera Bera gaur arratsaldean Granollerseko Palau D’Esports kiroldegian KH7 BM Granollers talddea 20-28 gaindituta (20-28, 12-13 atsedenaldian). Gaur ere gipuzkoarrek ez diote hasiera ona eman lehiari, aurkariari aukerak emanez, izan ere, oso ondo aurkitu dute Gassama pibotean, KH7 BM Granollers taldea aurretik jarriz (7. min. 4-1). Super Amara Bera Bera ez zegoen fin erasoan eta beste baliabide bati heldu dio, kontraerasoari tartea murrizteko Fernández eta Sans vitarte (14. min. 7-5). Villanuevak partida gelditu du eta bere taldeak abaintala handitu du (19. Min 10-6). Horren ostean Puchek hutsartea eskatu du, Elorza jarri du defentsa erdian, Zugarrondo baloiak gelditzen hasi da eta Aramendian golak sartzen kontraerasoan. Ondorioz, 0-4 partziala nafarraren golari esker eta atsedenaldira aurretik jarri dira donostiarrak Martínezek penaltia gauzatu duelako (12-13). Bigarren zati hasieran, Super Amara Bera Berak abantaila zabaldu du (38. min 14-17) defentsa estutu duelako, Zugarrondo bikain egon delako eta Menéndez eta Aramendia jokalarien golei esker. Izan ere, KH7 BM Granollers aurreneko 20 minutuetan hurrengo 40 minutuetan adina gol sartu ditu eta Super Amara Bera Berak tartea ireki du minutuak pasa ahala (20-28). Fitxa: KH7 BM Granollers 20, Super Amara Bera Bera 28 KH7 BM Granollers 20 (12+8): Ayelen, Rojas (1), Vizuete (4), Rubio (2), Gassama (3), Sarandeva (3) eta González (3) –titular- Torrás, Pi (1), Romero (2), Jabby, Bonilla (1), Vegue, Pérez eta Morales (o.a.) Super Amara Bera Bera 28 (13+15): Zugarrondo, Etxeberria (2), Martínez (5, 2p), Arrojeria (1), Sans (4), Fernández (2) eta Aramendia (7) –titular- Ederra (1), Elorza (1), Menéndez (4), López (1), Ezkurdia, Múgica, Zaldua, Lizarbe eta Odriozola (o.a.) Epaileak: Carlos Luque eta Ignacio Pascual (Cataluyna) Kanporatuak: Pi eta Jabby KH7 BM Granollerstik eta López, Menéndez eta Sans Super Amara Bera Beratik Partzialak: 2-1, 4-2, 8-6, 10-7, 11-11, 12-13 –atsedenaldia- 13-16, 15-18, 15-20, 16-21, 19-24 eta 20-28

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores