Euskadiko Eskubaloi Federazioak kadete eta jubenil selekzioetara Bera Berako zazpi jokalari deitu ditu urriaren 1ean entrenaldi saioak burutze aldera.
Jubeniletan Amaia Eguren, Anne Gorostidi eta Nerea Álvarez jokalariak Eibarko Unibertsitate laboralean izango dute saioa, 16etatik 18ak bitartean.
Kadeteek, berriz, Elgoibarren egingo dute Saioa 18etatik 20ak bitartean eta bertan izango dira Amaia Zolezzi, Izaro Mujika eta Malen Morandeira. Mikel Apaolaza kadetea, aldiz, Faduran du hitzordua 18etan.