Bera Bera

Select your language

Atzo Rocasaren aurkako partidaren ajea agerian oraindik, Montse Puche komunikabideen esanetara jarri da atzoko porrotaren inguruan jarduteko eta Portugaleko Colégio de Gaia taldearen aurkako EHF Cupeko itzuleraz mintzatzeko (larunbata, 19,30etan Euskadin).

Atzoko partidaz, Puchek onartu du “defentsan ez ginen fin egon, leun eta atezaienek ez ziguten asko lagundu”. “Rocasaren aurka ez da ohikoa horrelako markagailua –jarraitzen du, intentsitatea falta izan zitzaigun, baloi izateko amorrua, alegia”. “Partida denontzako ikasgaia da” dio.

Puche uste du “pena da partida hau hain garaiz iristea” aurredenboraldian izandako arazoak tarteko, fitxaketen moldaketa eta Karsten eta Zugarrondoren lesioak. “Lan itzela egitea falta zaigu eta lehiaketan ez dugu etsiko” azpimarratu du Iberdrola Liga hasi berri delako “lehiakorra eta estua izango dena”.

Europako kanporaketari eusteko taldeak zer hobeto behar duen galdetuta, Puchek argi du: “baloi gutxiago oparitu behar ditugu, Gascan 37 izan ziren galdu genituenak eta huts egin genuen jaurtiketak”.

Bere ustez “lehengon Gascan erakutsita baino askoz hobeak gara, jokalariei gehiago exijituko diet, kalitatea dutelako eta konfiantza handia dut beraiengan, horregatik, intentsitatea eskatuko diet eta jaurtitzerakoan ardura”. Puchek uste du  “Colégio de Gaia oso motibaturik aterako dela, beraientzako emaitza ona dutelako, baina guk guztia emango dugu, atzokoa ikusita jokalarien erreakzioa espero dut oso lehiakorrak direlako eta klubarentzat Europa oso garrantzitsua delako”.

SUPER AMARA Bera Bera bihar 8.30etan abiatuko da Portugaleruntza 16 jokalariekin –atzokoak- Autocares David ekin eta bertako 18,30etan entrenatuko da partida jokatuko den lekuan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores