20 urte besterik ez eta Maitane Etxeberriak Nely Carla Albertok utzitako lekukoa hartu du, ondorioz, gipuzkoarron ordezkaria izango da goi mailako selekzioan, izan ere, bihar eta igandean Espainiak Turkiaren eta Lituaniaren aurka partida ofizialak izango ditu 2018an Frantziako Eurokopan egoteko sailkatze faseari dagokionak.
Etxeberriak 2015eko Izarren Partidan egin zuen debuta eta Errumanian martxoan jokaturiko lagunartekoetan izan zen goi mailako selekzioarekin, zorigaiztoko konzentrazio hartatik lesionaturik etorri ziren Arrojeria eta Alicia Fernández. Atzo Melillan lehiaketa ofizilean debuta egin zuen Turkiaren aurka, defentsan lan ona eginez eta gola sartuz. Iigandean 19etan (bertako orduan) Alytausen, Lituanian izango du Etxeberriak hurrengo hitzordua, Alemanian berdinketa urratu zuen selekzioaren aurka.
Azken hamarkadan gipuzkoar gutxi iritsi dira Espainiako goreneko selekziora: Susana Fraile, Esme López, Tati Garmendia, Eider Rubio, Nely Carla Alberto eta orain Maitane Etxeberria.
Hortaz, Nely Carla Albertok Rioko Joku Olinpikoak eta Suediako Eurokopa ostean utzitako hutsunea beteko du Etxeberriak. Nely Bidebietan hazi arren, Cementosen zegoela egin zuen saltoa selekziora 2004ean. 2010ean Danimarkako Eurokopa jokatu zuen eta Brontzezko dominak lortu zituen Brasilgo mundialean eta Londreseko Joku Olinpikoetan.
Etxeberriak Tati Garmendia, Esme López eta Eider Rubiok egin zuten ibilbidea jarraitu du selekzioara Bidebietatik salto eginez. Gipuzkoarrak izan ez arren, hori ere lortu zuten Patri Pinedo, Eli Pinedo, Matxalen Ziarsolo, Tempranok, Judith Sansek, Ederrak eta Zugarrondok ere izan zuten bere aukera eta martxoan debuta egiteko aukerarik gabe gelditu ziren Alicia Fernández eta Arrojeria.
20 urte izan arren, Etxeberriak eskarmentu handiko jokalaria da. Bera Berarekin 135 partida jokatu ditu, 16 urte zituela Txapeldunen ligako multzoen fasea jokatu zuen eta horren ostean, EHFn eta Txapeldunen ligako atarikoen, hiru liga irabazi ditu, bi Kopa eta lau Superkopa. Horrez gain, jubenil eta junior mailako internazionala ere izan da eta egun ezker eskuin hegalean gelditzen den postua bereganatu nahi du Alemaniako Mundialari begira.