Hausnarketa sakona burutu ostean, Bera Bera RT klubak Kastamonu taldeak luzaturiko proposamena onartu du, ondorioz, EHFko bigarren txandako bi partidak Turkian jokatuko ditu urriaren 14ean eta 15ean.
Portugaleko Colégio de Gaia taldearen aurrean EHF Cupeko QR1 gainditu ostean, SUPER AMARA Bera Berak Turkiako txapeldunari egin behar dio aurre, Kastamonu Belediyesi GSK, Txapeldunen ligako atarikoa jokatu zuena Norvegian eta estu baina bi partidak galdu zituena: Kroaziako Podravkaren aurka (21-17) eta HC Gomelekin (29-28).
Turkiako iparraldeko 130.000 biztanleko herria da Kastamonu, ankaratik 250 kilometrora dagoena. Hortaz, bidaia latza da, Munichetik Ankara izango dute helburu gipuzkoarrek eta autobusez Kastamonura.
Hasieran, SUPER AMARA Bera Berak Turkiako taldeari proposatu zion Gipuzkoan jokatzea kanporaketa baina ez akordiorako betarik ez zen egin. Aitzitik, Turkiako taldeak egindako eskaintza Bera Berak onartu du gaur instituzioekin eta babesle nagusiarekin hitz egin ostean. Lerro hauen bidez abonatu eta zalegoari helarazi nahi die. Lesioak direla eta 19 jokalariz osaturiko plantilla osatu du SUPER AMARA Bera Berak, uste baina gastu gehiago sortuz, ondorioz, erabaki honen bidez kostuak murriztuko dira.
Kanporaketa osoa etxetik kanpo jokatu arren eta Kastamonu Belediyesi GSK talde lehiakorra izan, SUPER AMARA Bera Berak uste du erronkari helduko diola bere mailarik onena emanez gero.
Donostiarrak Liga Guerreras Iberdrola itzuloko dira urriaren 6an Gascan (ostirala 21etan) Mecalia Atlético Guardés taldearen aurka, horren ostean Ibizan jokatuko dute urriaren 11n, 12an entrenatuko dira arratsaldean eta Turkiara egingo dute bidaia urriaren 13an Bilbotik astelehenean itzultzeko. Hurrengo partida ligan Bidebietan izango da urriaren 21ean (18etan) Gijongo Mavi Nuevas Tecnologías taldearen aurka.