Bera Bera

Select your language

Seigarren garaipen jarraian SUPER AMARA Bera Berarentzat Guerreras Iberdrola liga, oraingo honetan KH7 BM Granollers taldearen aurrean (31-19, 15-10 atsedenaldian). Partida landu zuten gipuzkoarrek hasieran eta Puchek ondoren jokalari guztiei eman die aukera.

Asteartean O Porriñon bezala, SUPER AMARA Bera Bera garaipenaren bila atera da sutsu, Aramendia eta Menéndez eraginkor De la Torre atezainaren aurrean. Puchek Galizako eskema errepikatu zuen, Karsten Azurmendi ordezkatuz erasaon eta guztia ondo atera zen, transizioa eta Castellanos atezainaren geldiketak bezala.

SUPER AMARA Bera Berak tartea ireki du baina kataluniarren lehenengo lerroak baloia mugitzen hasi da Monrós alboko jokalaria aurkitzen eta aldea murriztu du. Gipuzkoarrak ez ziren eroso eraso posizionalean korrika egiten bai ordea. Puchek ez du taldea aldatu, KH7 BM Granollers gerturatu da (11-9, min 21) baina Arderíus eta Aramendia jokalariei esker atsedenaldira (15-10) aurretik joan dira donostiarrak.

Bigarren zati hasiera erabakiorra izan da, 5-0 partzialarekin, Robert Cuestak gelditzerik izan ez duena (20-11). Puchek talde osoa aldatu du erasoan: Zaldua, Encina, Berasategi, Ederra, Cardoso eta Ezkurdia, tarteak mantenduz. Granollersen debuta egin du Bidebietan Elene Vázquez donostiarra, Bera Bera harrobiko maila guztietan egon dena.

Kaba Gassamak hutsuneak aurkitu ditu baina Lladró Castellanosen maila altuan egon da eta amaieran Cardosok asmatu du abiadurari esker.

Hortaz, garaipen berria Rocasaren atzetik jarraitzeko. Larunbatean berriro Bidebietan, 18etan, punturik urratu ez duen Base Villaverderen aurka.

Ikusi argazkiak (Juan Antonio Garaikoetxea)

Fitxa: SUPER AMARA 31, KH7 BM Granollers 19

SUPER AMARA 31 (15+16): Castellanos, Etxeberria (2), Menéndez (6), Arderíus (3, 1p), Sans (1), Karsten (1) eta Aramendia (7) –titular- Azurmendi, Ederra (1), Guarieiro (1), Encina (2), Zaldua (3), Ezkurdia (1), Cardoso (3), Berasategi eta Lladró (o.a.).

KH7 BM Granollers 19 (10+9): De la Torre, González (2), Matthjis (1), Sarandeva (1), Gassama (5), Monrós (5) eta Ballesteros –titular- Prelch, Vizuete (4, 3p), Torrás, Vegué (1), Vázquez, Rojas eta Morales (o.a.)

Epaileak: Álvarez –EAE- eta Bustamante –Nafarroa-

Kanporatuak: Azurmendi, Ezkurdia eta Sans SUPER AMARA Bera Beratik eta Prelch KH7 BM Granollersetik

Partzialak: 3-1, 6-3, 9-5, 11-8, 12-9, 15-10 –atsedenaldia- 18-10, 20-12, 22-12, 23-14, 25-17 eta 31-19

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores