Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera Aula Valladolid taldearen aurka berriro irauli egin du (34-32) Lulu Guerra atezainaren lan ona medio eta gipuzkoarren defentsaren erraztasunak aprobetxatuz.

Donostiarrak, hortaz, astebete aurreratu dute Black Friday delakoa zentzu guztietan. Iberdrolaren pista berdearen estrenaldian, SUPER AMARA Bera Berak Valladoliden utzi ditu berriro Liga irabazteako aukera handietan, Rocaca liderrak lau puntu ateratzen baitio.

Partida hasieran Lulu Guerrak merito handiko hiru geldiketak egin ditu. Gipuzkoarrak defentsan sendo ziren ate aurrean ez ordea. O’Mullony ondo hasi arren Aulak ez zuen alderik hartzen. Lehenengo zati erdialdean Puchek Etxeberria jarri du aurrean 5-1 defentsan. Halere ez dute O’Mullony gelditzen jakin izan , ezta Lladro atepean jarriz. Atsedenaldian (17-17) hiru goleko abantaila aitaren batean galduta.

Bigarren zatia antzeko joan da. Golak alde batean eta bestean, ez horrela gipuzkoarrak galtzen irteten ohi dira. Menéndezi hiru kanporaketekin gorri atera diote eta Aulak lau goleko abantaila hartu du. Halere, gorriak ikusita ere talde honek amore ez du ematen, 31-31 berdinketa lortu badu ere azkeneko baloi jabetzak ez dira onak izan eta puntuak Huertan del Rey gelditu dira (34-32).

Fitxa: Aula Valladolid 34, SUPER AMARA Bera Bera 32

Aula Valladolid 34 (17+17): Guerra: Cuadrado (4), Terés (2), Álvarez (1), Cesáreo (3), O`Mullony (11), Fernández (5), Calderón (2), Cifuentes (3), Viloria (2), Gutiérrez (1), eta Sanz (o.a.).

SUPER AMARA Bera Bera 32 (17+15): Castellanos, Etxeberria (3), Menéndez (4), Sans (4), Arderíus (8), Karsten (5) eta Aramendia (3) –titular- Ederra (5), Azurmendi, Guarieiro, Encina eta Lladró (o.a.). Deialdian: Ezkurdia, Zaldua, Cardoso eta Berasategi

Epaileak: Jorge Escudero eta Jesús Escudero (Kantabriarrak)

Kanporaketak: Terés (2) eta Menéndez (3, gorria 43. minutuan)

Partzialak: 2-2, 5-6, 9-9, 12-13, 14-16, 17-17 –atsedenaldia- 21-19, 25-23, 28-26, 30-28, 31-31 eta 34-32

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores