SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako azken partidari helduko dio gaur (21etan) Huerta del Rey pistan Aula Valladolid taldearen aurka (Jorge Escudero eta Jesús Escudero, Cantabria) Teledeportek eskainiko dueta eta pista berdea estrenatuko delarik.
Norgehiagoaren atarikoan, Montse Puche entrentzaileak pista horrek duen zailtasunak azpimarratu zituen “iazko denboraldian Ligako zati handi bat utzi genuen bertan”. Horregatik, plantillak gaurko data gorriz du markaturik, are gehiago asteazkenean Rocasak Rincón Fertilidad gaindituta.
Entrenatzaileak bere taldeari “jarrera eta intentsitatea” eskatu dio. Aula Valladolid taldeak jokua aldatu du, defentsari arreta gehiago jartzen dio eta erasoan kanpoko jaurtiketak ditu hizpide: O’Mullony, Cesáreo edo Cuadrado jokalarien bidez. Horregatik, Puchek ez dio Aulari jokatzen utzi, izan ere, Málagan irabazi zuen eta Zuazori eta Guardési Huerta del Reyn.
Silvia Lladró atezainaren azken partida izango da SUPER AMARA Bera Berarekin, Zugarrondok sendagile-agiria hartuta aurredenboraldia burutuko du etenaldian.