Bera Bera

Select your language

Azken bost  partidetan jasotako estadistiken arabera, SUPER AMARA Bera Berako jokalarien hiru jaurtiketetatik bi gol dira, ondorioz, aise atera ditu norgehiagoka horiek  Ibizan eta O Porriñon eta Mavi, KH7 BM Granollers eta Base Villaverde taldeen aurrean Bidebietan.

Oraindik frogak egiten ari diren arren, Espainiako federazioaren asmoa da datu horiek publikoak egitea urtarriletik aurrera, lehiaketa berriro martxan jartzen denean. Estadistika hauei esker taldeek erabakiak hartzeko datu gehiago izango dituzte eta komunikabideek partiden gorabeherak ulertzeko.

Zentzu honetan, Montse Pucheren taldeak ate aurrean eraginkorra da, gainera, iaz garai hauetan gaino 14 gol gehiago daramazki. Hori Rocasa, Guardés eta Mavi Nuevas Tecnologías sailkapenean diren talde onenak aurrean izan dituela, hori bai, etxean.

Ibizan, SUPER AMARA Bera Berak %71a baino gehiago eman zuen, defentsak utzitako hutsuenak aprobetxatuz. Cardosok (9/9) eta Etxeberriak (9/7) –alboko gisa aritu zen gehien bat- taldeko gol erdia egin zituzten.

Maviren aurka, Bidebietan, SUPER AMARA Bera Berak %65a gainditu zuen Arderíus (6/6), Cardoso (7/6), Guarieiro (5/4) eta Aramendia (4/3) fin ibili ziren bereziki. Castellanos atezainak %38 geldiketak egin zituen (29/11).

O Porriñon, gipuzkoarrek %67a eman zuten: Ezkurdia (4/4), Azurmendi (3/3), Ederra (5/4), Cardoso (4/3), Karsten eta Arderíus (7/5) Castellanos eta Lladró atezainek, %40a.

Bidebieta KH7 BM Granollers eta Base Villaverde taldeen aurka bataz bestea jaitsi zen (%65 eta  %64a). Azpimarratzekoak Menéndez (8/6) eta Aramendia (10/7) kataluniarren aurka eta madrildarren aurka Aramendia (8/7), Etxeberria (6/5), Karsten (7/5), Arderíus, Zaldua eta Encina %66arekin.

Hegaleko jokalariek, hamarretik lau gol

Silvia Arderíus aurtengo SUPER AMARA Bera Berako golegile nagusia da, 47 golekin Liga Guerreras Iberdrolan baina hegaleko jokalariak geroz eta gertuago ditu: Etxeberria (39) –iaz ligan ute osoan 48 gol - Aramendia (36) eta Cardoso (30). Izan ere, hamar goletatik lau baino gehiago hegaleko lau jokalarien eskutatik datoz.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores