Aurtengo Guerreras Iberdrola Ligari hasiera eman zion taldearekiko SUPER AMARA Bera Berak lau nobedade aurkeztuko ditu urtarrilean: Arrojeria, Zugarrondo, Mónica Ausás eta Ligia Costa iritsi berria. Plantilla osoa bihar Gijonen jokatuko den lagunartekoan izango da.
Izan ere, brasildar pibotea Loiura iritsi da 13,15etan Polonian hainbat gestio egin ostean. Pogon Báltica Szczecin taldean bi urte t’erdi egon ostean, 4 zenbakia eramango du Donostian, Judits Sans ordezkatuko duen internazionalak Alemaniako Mundiala jokatu du. 190 zm. izan arren, konpetentzia izango du iritsi berria den taldean –gaur arratsaldean aurreneko entrenaldia- izan ere Mònica Ausàs pixkanaka pixkanaka sartuko da taldean minutu batzuk jokatzeko medikuaren baimena baitu.
Hortaz, Puchek bihar plantilla osoa deituko du biharko, hau da, 18 jokalari Gijonen (20etan) lagunartekoa jokatze aldera. Aurrean, Mavi Nuevas Tecnologías, Ligako talderik onenetarikoa gipuzkoarrek adina puntu dituena sailkapenean.
SUPER AMARA Bera Berak Bidebietan itzuliko da ligara urtarrilaren 13an (18etan) Canyamelar Valencia taldearen aurka. Montse Puchek garrantzi handia ematen die egun hauei, Gijongo lagunartekoari eta prestakuntzari izan ere berriro taldearen egituraketa aldatuko da pistako hiru jokalari hauekin.